DEMA - Zerbitzuak

Acceso al contenido

Elecci?n de idioma:

Opciones:

logodipu
Enpresak sortuz eta garatuz

Zerbitzuak

Zenbait aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzu ematen ditugu, enpresa-ekimenen sustatzaileentzat balio erantsia dutenak. Hona hemen zerbitzuak:

  1. Enpresa-aurreproiektua hartzea, haren aurrediagnostikoa egitea eta hura bideratzea.
    1. Enpresa-ekimena zer motatakoa den adieraztea, ekimena edozein fasetan dagoela ere.
    2. Ekimenaren sustatzaileak eta edukia baloratzea.
    3. Ekimena DEMA erakundearen barruan bideratzea, diagnostiko-fasera igaro dadin. Enpresa-ekimena ez badator bat DEMA erakundearen programekin, zer agenterengana jo dezaketen azalduko zaie haren sustatzaileei, beharrezkoa izanez gero laguntza eskatzeko.
  2. Enpresa-aurreproiektuaren diagnostikoa.
    1. Enpresa-aurreproiektuko modulu bakoitza aztertzea: produktua/zerbitzua, merkatua, prozesu eta inbertsioak, finantziazioak, antolamendua, talde sustatzailea eta etorkizun ekonomiko eta finantzarioak
    2. Aurreproiektuko modulu bakoitzaren egoera aztertzea, definizio-mailak aintzat hartuta.
    3. Aurreproiektuko modulu bakoitzaren egoera aztertzea, aurretiazkotasun-mailak aintzat hartuta.
    4. Aurreproiektua aurrera eraman ahal izateko, aurreproiektu horrek zer behar dituen identifikatzea; hau da, enpresa martxan jartzeko zer behar dituen.
    5. Aurreproiektua baloratzea: bai haren definizio-maila, bai aurretiazkotasun-maila.
    6. Diagnostikoa aldekoa edo positiboa bada, sustatzaileei enpresa-proiektua (Negozio Plana) garatzeko zer laguntza emango zaien erabakitzen da, bai eta proiektua garatzeko lanak egiterakoan kontuan hartu beharreko gainerako alderdiak ere. Definizio-mailak edo aurretiazkotasun-mailak edo biak nahikotzat hartzen ez badira, zer beste agenterengana jo dezaketen azalduko zaie sustatzaileei, ekimena aurrera eramateko laguntza lortzeko.
  3. Enpresa-proiektua garatzea.
    1. Enpresa-proiektuaren garapena zuzentzea, DEMAko teknikari aholkularien bidez. DEMAko teknikariek esperientzia handia dute enpresa-planak egiten.
    2. Proiektuaren sustatzaileen eskura kanpo-aholkulari espezializatuen laguntza jartzea. Behin aurreproiektuaren diagnostikoa eginda, zer aholkularitza-zerbitzu edo ingeniaritza-zerbitzu behar diren zehaztuko da, mugarri diren zenbait lan garatzeko.
    3. Enpresa-proiektua garatzeko, honako hauek dira DEMAk ezarritako lan-mugarririk garrantzitsuenak: produktua/zerbitzua garatzea, prozesuak zehaztea, jabego intelektuala/industriala kudeatzea, plan teknologikoak prestatzea, hornitzaileak aurkitzea, laguntzaile teknologikoak identifikatzea, kokapena aurkitzea, merkatua ikertzea, marketing-plana diseinatzea, internazionalizazio-prozesuak diseinatzea, antolamendua diseinatzea, finantziazio estrukturala ezartzea eta kudeatzea, beharrezkoa izanez gero finantza- eta industria-bazkideak aurkitzea…
    4. Enpresa-proiektua garatzeko lan guztiak koordinatzea, proiektua zuzentzeko funtzioa duen DEMAko teknikari aholkulari baten bidez. Behin aurreproiektuaren diagnostikoa eginda, zer aholkularitza-zerbitzu edo ingeniaritza-zerbitzu behar diren zehaztuko da, lanaren zenbait une garrantzitsu garatzeko.
    5. Aurreko lanen helburua honako hau da: enpresa-proiektua enpresa berriaren jarduera abian jartzeko bezain bideragarria izatea. Fase honetako prestakuntza desberdina izango da, eta beste pertsonalizatze-maila bat izango du, proiektua DEMA Sortu lerroko zer programatan dagoen aintzat hartuta.
  4. Sustatzaileentzako prestakuntza espezializatua.
    1. DEMA Sortu lerroko programa guztietan, enpresa-ekimenen sustatzaileen prestakuntza hartzen da aintzat; hain zuzen, enpresa-aurreproiektuaren diagnostikoa egitean identifikatutako arloetan trebatu beharko dute.