- Hasiera
- Programak
- DEMAindartu
- Zerbitzuak
Zerbitzuak
DEMAindartu enpresa sendian:
- Familia-enpresari buruzko aholkularitza-zerbitzuak, BILGUNEAko enpresentzat.
- Familia-enpresen arazo-mota guztiak konpontzeko prozedurak sustatzea, aholkularitza-zerbitzu espezializatuen bidez, honako lan-multzo hauek egiteko:
- Enpresa azpi-sistemaren diagnostikoa egitea eta AMIA egoera orokorra zehaztea.
- Familia azpi-sistemaren diagnostikoa egitea eta familiaren AMIA egoera zehaztea.
- Bi azpi-sistemen arteko konnotazio positiboak eta negatiboak identifikatzea.
- Familiaren AIMA egoera eta bi azpi-sistemen [Enpresa/Familia] arteko harremanak ezin hobeak izateko beharrezkoak diren helburu estrategikoak eta ekintza-planak zehaztea.
DEMAindartu plantek:
- Plangintza teknologikoari buruzko aholkularitza-zerbitzuak, BILGUNEAko enpresentzat.
- Enpresetan garapen teknologikoa bideratzeko planak sustatzea:
- Plangintza teknologikoaren edukiak hedatzeko eta hari buruzko prestakuntza emateko mintegiak antolatuz.
- Aholkularitza-zerbitzu espezializatuen bidez, plangintza teknologikoko berezko prozesuak egiteko. Honako lan-multzo hauek lantzen dira:
- Enpresa bere ingurunean aztertzea.
- Enpresan zer-nolako plan teknologikoa aplika daitekeen erabakitzea.
- Enpresaren plan teknologikoa diseinatzea.
- Plan teknologikoa ezartzea eta haren segimendua egitea.
DEMAindartu nazioarteratu:
- Internazionalizazioari buruzko aholkularitza-zerbitzuak, BILGUNEAko enpresentzat.
- DEMA erakundearen inguruneko enpresetan Internazionalizazio-prozesuak sustatzea:
- Internazionalizazioaren edukiak hedatzeko eta hari buruzko prestakuntza emateko mintegiak antolatuz.
- Aholkularitza-zerbitzu espezializatuen bidez, internazionalizazio-prozesuak abian jartzeko eta garatzeko. Honako lan-multzo hauek lantzen dira:
- Enpresa bere ingurunean aztertzea.
- Internazionalizazio-prozesua garatzeko helburuak identifikatzea.
- Helmugako herrialde egokien ezaugarriak zehaztea, enpresaren internazionalizazioa bideratzeko.
- Lortutako herrialde hartzaileetan aplika daitezkeen “internazionalizazio-ereduak” zehaztea.
- Herrialde hartzailea / internazionalizazio-eredua binomioak aukeratzea eta praktikan zehaztea.
DEMAindartu zuzendaritza
- Zuzendarien prestakuntza, BILGUNEAko enpresentzat:
- DEMA erakundearen inguruneko zuzendarientzako prestakuntza-jarduerak antolatzea.
- DEMA erakundearen inguruneko zuzendarientzat interesgarriak diren ezagutzak hedatzeko jarduerak egitea.




