DEMA Beka solidarioak
DEMA Beka Solidarioak prestakuntza praktikoa ematen duen egitaraua da. Garapen bidean dauden herrialdeei laguntza tekniko-profesionala eskaintzeaz gain, langabezian dauden gazte bizkaitarren laneratze prozesua hobetu nahi du, garapenerako proiektu batean 6 hilabetetan zehar egiten diren lan praktikei esker.
Horretarako, DEMAk bi deialdi publiko irekitzen du:
- bata, Bizkaian ordezkaritza izan edo GKE Bizkaitarrei zuzendua, bekadunak bertaratzea beharrezkoa den proiektuak aurkez ditzaten.
Emaniko laguntzak: praktiketan dagoen bekadun bakoitzeko 1.000 € - bestea, Bizkaian erroldatuariko langabetuak diren 35 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendua, GKE-k Demara aurrez eskatutako profilak betetzen dituztenei.
Emaniko laguntzak: Garapenerako kooperazioari buruzko prestakuntza, hautatutako herrira joan aurretik (50 ordukoa)
Gastuak: bidaiak, aseguruak, egonaldia eta mantenua.
Beka: 450 euro/hilean (6 hilabetetan)
Oinarria
DEMAk, bere filosofiaren barne dagoen gizarte erantzukizunarekin konprometiturik, garapen bidean dauden herrialdeen tokiko sendotasunean bere ekarpena egin nahi du. Hau dela eta, ekintzaile izatea sustatzen duten eta mikroenpresen sarea bultzatzen duten euskal GKE-en proiektuei laguntza eskaintzen die, tokiko garapenaren bide gisa.
Horrela, DEMAk Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin duen konpromisoa praktikan isladatzen da.
Era berean, bekadunen formakuntza xede den herrialdeko beste pertsona batzuei transmititzea da helburua, bereziki gutxietsirik dauden taldeei lagundurik: landa ingurua, emakumeak, senitarteko enpresa txikiak etab. Azken finean, DEMAk Bizkaian diharduen filosofia bera jarraitzean datza.
Helburuak
- Praktikara eraman DEMAko Gizarte Erantzukizun Korporatiboa.
- Laguntza tekniko eta profesionala eskaini euskal GKE-ek garapenerako bidean dauden herrialdeetan duten elkarkidetza proiektuei.
- Bekadunei formakuntza osagarria, giza esperientzia eta ber e titulazioarekin bat datorren esperientzi praktikoa eskaini, etorkizunean lan merkaturako sarrera erraztuz.
Deialdia 2007
Bekadunentzako deialdia 2007- ITXITA-
GKE-entzako deialdia 2007: 01/02-tik 28/02-ra- ITXITA-
Aurreko Ekintzak
Oinarria:
DEMAk, bere filosofiaren barne dagoen gizarte erantzukizunarekin konprometiturik, garapen bidean dauden herrialdeen tokiko sendotasunean bere ekarpena egin nahi du. Hau dela eta, ekintzaile izatea sustatzen duten eta mikroenpresen sarea bultzatzen duten euskal GKE-en proiektuei laguntza eskaintzen die, tokiko garapenaren bide gisa.
Horrela, DEMAk Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin duen konpromisoa praktikan isladatzen da.
Era berean, bekadunen formakuntza xede den herrialdeko beste pertsona batzuei transmititzea da helburua, bereziki gutxietsirik dauden taldeei lagundurik: landa ingurua, emakumeak, senitarteko enpresa txikiak etab. Azken finean, DEMAk Bizkaian diharduen filosofia bera jarraitzean datza.
Helburuak:
- Praktikara eraman DEMAko Gizarte Erantzukizun Korporatiboa.
- Laguntza tekniko eta profesionala eskaini euskal GKE-ek garapenerako bidean dauden herrialdeetan duten elkarkidetza proiektuei.
- Bekadunei formakuntza osagarria, giza esperientzia eta ber e titulazioarekin bat datorren esperientzi praktikoa eskaini, etorkizunean lan merkaturako sarrera erraztuz.
Egungo ekintzak:
- GKE-entzako deialdia 2007: 01/02-tik 28/02-ra
- Bekadunentzako deialdia 2007 del 19/03 al 09/04)




