DEMA - DEMAk plan estrategiko berria aurkeztu du 2006 - 2010 urteetarako

Acceso al contenido

Elecci?n de idioma:

Opciones:

logodipu
Enpresak sortuz eta garatuz
  1. Hasiera
  2. Ezagutu gaitzazu
  3. Prentsa-aretoa
  4. DEMAk plan estrategiko berria aurkeztu du 2006 - 2010 urteetarako

DEMAk plan estrategiko berria aurkeztu du 2006 - 2010 urteetarako

DEMA enpresak sortzeko eta garatzeko agentzia bihurtu da

DEMAk plan estrategiko berria aurkeztu du 2006 – 2010 urteetarako.

  • 2006-2010eko plan estrategiko berri honek hiru programa-ildotan antolatzen ditu bere jarduketak:
    • DEMAsortu programak: enpresa bat martxan jartzeko asmoa duten pertsona ekintzaileei zuzendua.
    • DEMAabiarazi programak: abian jartzeko unean dauden enpresei laguntzeko.
    • DEMAindartu programak: lehendik sortutako enpresak sendotzeko eta hazten laguntzeko jarduketa bereziak antolatzen dira.
  • DEMAren programa berrietan garrantzi berezia ematen zaio “ezagutza” handitzearen balio erantsiari, eta horregatik dute pisu handia programen onuradunei eskainitako DEMAren aholkularitza-zerbitzuek, hala DEMAko profesional-talde guztiz kualifikatu batek eskaintzen dituztenek, nola DEMAk homologatu dituen kanpoko aholkulari-sare batek emandakoek ere.
  • DEMAren programetan aurrez ikusitako laguntza ekonomikoak nabarmen indartu dira, 40.000 euro arte
  • Berrikuntza da halaber, DEMAren programak etengabe zabalik egongo direla, programen balizko onuradunei jarduera-erritmoa errazteko.
  • 2005 urtean DEMAk 60 enpresa eta 180 lanpostu sortu zituen

Bilbon, ekainaren 5ean

Gogoeta sakona egin eta gero, DEMAk 2006-2010 plan estrategiko berria aurkeztu du, eta Bizkaian enpresak sortzeko eta garatzeko agentzia gisa argi eta garbi kokatu da. Bere azken helburua herrialdean enpresa-ehuna sortzea dela kontuan hartuz, DEMAk eginkizun garrantzitsuagoa eta luzaroagokoa beteko du enpresa-sustatzaileei eta jadanik martxan daudenei laguntza emanez. Gure herrialdeko ETE gehienek dituzten arazoak sakon aztertu eta gero, enpresa-proiektuak garatzeko, gauzatutakoak martxan jartzeko eta enpresa horiek sendotzeko eta hazteko programa eta metodologia bereziak diseinatu ditu DEMAk.

Hau da, enpresa berria sortzeko unean laguntzak emateaz gain, DEMAk askoz ere konpromiso handiagoa hartuko du sustatzaileekin; izan ere, bere ibilbidean zehar lagundu egingo ditu, zerbitzu eta aholkularitza espezializatuak eskainiz. Gero eta globalizatuagoa dagoen merkatu honetan, ikusirik balio erantsia gehitzen duten enpresek baino ez dutela konpetitzeko eta sendotzeko aukera, DEMAk haien eskura jartzen du pilatutako esperientziaren eta enpresa-kudeaketari buruzko gaietako ikerketen ondoriozko ezagutza.

PROGRAMAK:

Hemendik aurrera, DEMAk hiru programa-ildo izango ditu:

DEMAsortu programa-ildoa:

DEMAsortu DEMAsortu ildo-programek enpresak sortzen laguntzen dute. Negozio-ideia bat edo enpresa-proiektu bat duen edozein pertsonarentzat sarrerako atea da DEMA. Ildo honen helburua da enpresa-proeiktua diseinatzea, ahalik eta definizio- eta bideragarritasun-maila onenekin martxan jarri ahal izateko.

DEMAren helburua ez denez ahalik eta enpresa-kopuru gehiena sortzea, baizik eta ahalik eta lehiakorrenak eta sendotzeko aukera handienekoak sortzea, hasi-hasieratik area estrategiko desberdinak zorrotz planifikatu behar dira, enpresak iraun eta hazi ahal izateko. Hori dela eta, enpresa-proiektuak parametro desberdinen — enpresa-motaren, potentzial teknologikoaren, sustatzaile(ar)en profilaren… — arabera sailkatzen ditu DEMAk, eta enpresa gauzatzeko laguntza ekonomikoa ematen dio sustatzaile edo sustatzaile-talde bakoitzari.

DEMAsortu ildoaren programen ematen dituzten zerbitzuak, oro har, hauek dira:

  • Ekimena jasotzea, aurrediagnostikatzea eta bideratzea.
  • Ekimena jasotzea, aurrediagnostikatzea eta bideratzea.
  • Enpresa-proiektua garatzea.
  • Sustatzaileei prestakuntza espezializatua ematea.

DEMAsortu ildoak programa hauek ditu:

  • DEMAsortu  tek: garapen teknologikoan esperientzia profesionala duten sustatzaileen enpresak sortzeko. Garapen-gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoak 40.000 euro artekoak izan daitezke proiektuko, betiere proiektuen % 85 gainditu gabe.
  • DEMAsortu  senior: zuzendaritza funtzioetan esperientzia duten 40 urtetik gorako langabetuek bultzatutako enpresak sortzeko. Enpresa-proiektua prestatzeko diru-laguntza 12.000 euro artekoa izango da, garapen-gastuetako % 85eko mugarekin.
  • DEMAsortu  lan: krisian dauden enpresetatik datozen langileek (bereziki 40 urtetik gorakoak) bultzatutako enpresak sortzeko proiektuak hartzen ditu. Programa honetako enpresa-proiektuaren garapen-gastuak 24.000 euro artekoak izan daitezke, horien % 85 gainditu gabe.
  • DEMAsortu  bai: negozio txikiak eta kide bakarreko enpresak sortzeko aukera. Diru-laguntza 12.000 euro artekoa da proiektuko, eta hemen ere muga dago, garapen-gastuen % 90.
  • DEMAsortu  orokorra: beste DEMAsortu programetan zehazten ez den edozein enpresa-proiektu aurrera eramateko. Halakoetan, diru-laguntzak 24.000 euro artekoak izan daitezke enpresa-proiektuaren garapen-gastuak ordaintzeko, gastuen % 85 gainditu gabe.

DEMAabiarazi programa-ildoa:

DEMAabiarazi DEMAsortu ildotik datozen enpresei jarraipen bat ematen die programa-ildo honek, baita bi urte baino gehiago ez dituzten enpresei ere. DEMAabiarazi-ren helburua da abiatzen den unetik bertatik enpresari enpresa-proiektua sendotzen laguntzea, etorkizunari ahalik eta berme handienarekin aurre egin ahal izateko.

Hauek dira DEMAabiarazi ildoaren programak, martxan jarri diren enpresei zuzenduak:

  • DEMAabiarazi  prest: DEMAsortu programetatik datozen enpresei martxan jartzen laguntzen die, diru-laguntza orokorrak emanez. Gehienezko diru-laguntza 9.000 eurokoa da.
  • DEMAabiarazi  operatiboa: DEMAsortutik datozen enpresei plangintza operatiboaren inguruko aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie, eta plangintza operatiboari buruzko mintegiak antolatzen ditu zuzendaritzako jendearentzat. Gehienezko diru-laguntza 6.000 eurokoa da aholkularitzarako, eta 500 eurokoa enpresako zuzendaritzakoentzat prestakuntza antolatzeko.
  • DEMAabiarazi  finantzaketa: DEMAsortu programetatik datozen enpresei finantzaketa estrukturalari buruzko aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie. Gehienezko diru-laguntza enpresako 3.000 eurokoa da.
  • DEMAabiarazi  estrategia: DEMAsortutik datozen enpresei plangintza estrategikoaren inguruko aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie, eta plangintza estrategikoari buruzko mintegiak antolatzen ditu zuzendaritzako jendearentzat. Gehienezko diru-laguntza 12.000 eurokoa da aholkularitzarako, eta 500 eurokoa enpresako zuzendaritzakoentzat prestakuntza antolatzeko.

DEMAindartu programa-ildoa:

DEMAindartu DEMAren hirugarren programa-ildoaren helburua da merkatuan urteak daramatzaten enpresak sendotzea eta haien lehiakortasuna handitzea. Ekimen aitzindaria da, Bizkaiko enpresa-sarea sortzen hogei urtez jardun eta gero, hartutako esperientziaren eta aztertutako premien ondorioz sortua.  Lehenengo urtean DEMAtik etorritako enpresekin arituko da, baina etorkizunean, sendotzeko beharra duen edozein ETEetara zabalduko da. Hartara, dudazko etorkizun batetara eta inguruko errealitate berrietara egokitu behar duten enpresek DEMAk babestutako adituen aholkularitza-zerbitzua jasoko dute.

Hauek dira DEMAindartu ildoaren programak, martxan jarrita dauden enpresei zuzenduak:

  • DEMAindartu enpresa sendia: familia arteko arazoak dituen enpresei aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die; enpresa eta familia sistemak diagnostikatuz, konotazioak ezagutuz eta familia-enpresak gauzatzeko eta beren garapena optimizatzeko jarduera-plan zehatzak martxan jarriz. Gehienezko diru-laguntza 12.000 eurkoa da enpresako, aholkularitza-lanak ordaindu ahal izateko, aholkularitza-gastuen % 80ko mugarekin.
  • DEMAindartu  plantek: plangintza teknologikoen prozesuetan aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu; enpresa inguruan aztertuz, enpresarentzat egokiena den plan teknologiko mota zehaztuz eta plan teknologikoaren barruko I+Gko proiektuak diseinatuz eta martxan jarriz. Halaber, programa honen barruan, kudeaketa teknologikoaren inguruko ikastaroak antolatzen dira zuzendaritzako jendearentzat.
    Aholkularitza-zerbitzuetarako diru-laguntza gehienez 12.000 eurokoa da enpresako, zenbatekoaren % 70eko mugarekin, eta 500 eurokoa enpresako, zuzendaritzako jendearen prestakuntzarako.
  • DEMAindartu nazioarteratu: nazioarteratze-prozesuetan aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu; enpresa bere inguruan aztertuz; prozesuaren helburuak, helburu-herrialde egokienen tipologia, enpresa nazioarteratzeko modurik egokiena zehaztuz eta prozesuari aurre egiteko behar diren ekimen-planak abian jarriz. Programaren barruan, nazioarteratze-gaien inguruko ikastaroak ematen zaizkio zuzendaritzako jendeari. Aholkularitza-zerbitzuetarako diru-laguntza gehienez 12.000 eurokoa da enpresako, zenbatekoaren % 70eko mugarekin, eta 500 eurokoa enpresako, zuzendaritzako jendearen prestakuntzarako.
  • DEMAindartu  zuzendaritza: mintegiak antolatzen ditu ETEetako zuzendaritzan arduraren bat dutenentzat, kudeaketarako “balio erantsia”ren inguruan. Enpresari ematen zaion diru-laguntza 1.500 euro artekoa izan daiteke, zuzendaritzakoentzat antolatutako prestakuntzaren kostuaren % 70eko mugarekin.

Irudi berria:

DEMA logo

Plan estrategiko eta programa berriak zabaltzeaz gain, irudi korporatibo eta web gune berriak ditu DEMAk (www.demabiz.net ), Bizkaiko enpresa-garapenerako agentziaren espiritu berriarekin bat eginez.