DEMA - Sektoreko informazioa

Acceso al contenido

Elecci?n de idioma:

Opciones:

logodipu
Enpresak sortuz eta garatuz
  1. Hasiera
  2. InfoDEMA
  3. Baliabideetarako etxea
  4. Sektoreei buruzko informazioa

Sektoreko informazioa

Enpresarentzako informazioa: behar estrategikoa

Ezagutza ongi kudeatzearen bitartez berrikuntza -proiektu edo zerbitzu berrien garapena- errazten da; eraginkortasunak hobera egiten du baliabideen erabilpenean, zerbitzuaren kalitatean edo erabakien hartzean. Laburbilduz, enpresa bati arrakastaz lehiatzea ahalbidetzen dioten faktoretan eragiten da.

Hortaz, enpresa-jarduera garatzen deneko ingurunea aztertzea funtsezkoa da enpresek aurre egin beharreko erabaki-hartze prozesuan. Azterketa hori ongi burutzeko, ekonomia-informazio zehaztua tresna erabilgarria izaten da. Sektoreko Txostenak      ekonomia-garapenari buruzko balioespenak eskaintzen ditu. Gainera, ekoizpen-sektore baten eta horren jarduera-adar desberdinen inguruko epe laburrerako ekoizpen, enplegu eta kanpo-merkataritza aurreikuspenak egiten ditu.

Informazio-iturriak

Gure interesekoa den sektorearen inguruko informazioa eskuratzeko iturri ugari daude:

  • Aldizkako argitalpenak: aldizkariak, Interneteko newsletterrak, …
  • Azterlan monografikoak.
  • Datu-baseak eta enpresa direktorioak.
  • Web guneak.
  • Enpresei buruzko memoriak.
  • Doktorego-tesiak.