- Hasiera
- InfoDEMA
- Baliabideetarako etxea
- Internazionalizazioa
Nazioartekotzea
Zergatik aztertu behar da nazioartekotzeko aukera?
Nazioartekotzeko arrazoi nagusietako bat hazteko grina da, ondasunak eta zerbitzuak saltzeko merkatu berri bat topatzea. Enpresa guztiek izan beharreko motibazioa da hori, nahiz eta enpresaren tamaina txikia oztopo garrantzitsua izan daitekeen. Edozelan ere, gure enpresa txikia bada ere, nazioartekotzeko ideia moldatu eta “merkatu berrietarako sarbidea” (eremu geografiko berriak, merkatu-segmentu berriak, banaketa bidea berriak...) planteatu dezakegu, alegia, gure bezero zorroa handitzeari ekin.
Hainbat enpresek nazioartekotzearen aldeko apustua egiten dute lehiakideengandik defendatzeko, alegia, haiekin elkartuko diren enpresak bilatzen dituzte jarduerak batera garatzeko eta era horretan negozio gaitasun handiagoa izateko. Tamaina handiagoa izateak nazioarte mailan beste enpresekin lehiatzea ahalbidetuko die eta gainera enpresak mundu mailako bazkide gisa duen erakargarritasuna areagotuko da.
Hainbat enpresak hedapenari ekiteko erabakia hartzen dute euren etxeko merkatuan lehiakide berriak agertzen direlako. Horrek merkatu berriak bilatzera eramaten ditu euren ohiko merkatuetan galtzen dituzten salmentak konpentsatzeko.
Enpresa bat nazioartekotzeko beste ohiko arrazoia bere bezeroren baten nazioartekotzea da.
Zein norabidetan nazioartekotu?
Egun modan dago Txinaz, Indiaz edo Europako Ekialdeko lurraldeez hitz egitea aukeren merkatuak bailiran eta ondorioz gure enpresen nazioartekotzerako aukerak eskaintzen dituztenak bailiran. Nazioartekotzeari dagokionez, enpresa munduaren alderdi gehienetan bezala, gure erabakiek gure berariazko arazoei erantzun diezaioten da garrantzitsuena, beraz ez dago errezeta unibertsalik.
Non nazioartekotuko garen erabakitzeko bi gai nagusi hartu behar dira aintzakotzat: egungo eta etorkizuneko merkatuaren potentziala eta distantzia bere zentzurik zabalenean, alegia, distantzia geografikoa, ekonomikoa, kulturala eta administratiboa.
Nazioartekotzeko merkaturik erakargarriena merkatu potentzial handiena eta distantzia laburrenak dituena izango litzateke.
Nazioartekotzeko bideak
Nazioartekotzeko moduari dagokionez, aburu ugari daude: zuzeneko zein zeharkako esportaziotik, beste lurraldeetan enpresak erostera arte. Badira beste enpresekin lankidetzan aritzea eta itunak sinatzea biltzen dituzten tarteko aukerak ere. Hautaketa kasu bakoitzaren baldintzen eta aukeren araberakoa da.
Fusioak hazteko beste bitarteko bat dira. Gaur egun adostasun handi samarra dago fusio gehienak isilpeko erosketak direneko ideiaren inguruan.
Beste aukera bat ezagutzara bideratuz haztean datza. Honen atzeko logika honako hau da: enpresak negozioa aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak eta gaitasunak ez ditu, hortaz beste enpresekin akordioak eta itunak egitea bilatzen du era horretan negozioa bultzatzeko.




