DEMA - Marketina eta salmentak

Acceso al contenido

Elecci?n de idioma:

Opciones:

logodipu
Enpresak sortuz eta garatuz
  1. Hasiera
  2. InfoDEMA
  3. Baliabideetarako etxea
  4. Marketing eta salmentak

Marketina eta salmentak

Marketinaren garrantzia

Marketina (merkatuteknika izena ere jasotzen duena) “produktu baten merkaturatzera eta horren eskaera areagotzera bideratutako printzipioen, jardueren eta estrategien multzoa da”.

Marketinak gure egunetan duen garrantzia dudarik gabekoa da. Oso zaila da gure ondasuna edo zerbitzua saltzea hura ezagutzera ematen duen eta deseatzea eragiten duen marketin jarduerarik existitzen ez bada. Urte asko igaro behar izan dira marketinaren aldaera desberdinek enpresaren testuingurura egiten dituzten ekarpenak uler ditzagun. Estatu Batuak bezalako lurraldeetan kontsumo handiko produktu baten salmenta prezioaren erdia baino gehiago, batez beste, marketin jardueretara zuzentzen da.

Argi dago gure ekonomian “ez dela ezer gertatzen norbaitek zerbait saltzen duen arte”, eta marketin beharra gero eta handiagoa da; ez, ordea, ekoizpen beharra. Gaur egun enpresek “ekoizpen ikuspegia” izan beharrean “bezero ikuspegia” izan behar dutela esaten da.

Merkatuko oinarrizko 10 egiak

Merkataritza jarduera orok, industriala zein komertziala, handia zein txikia, produktuak edo zerbitzuak "merkatuan ezagutzera ematea”" eskatzen du. Ez dago salbuespenik. Ezinezkoa da merkataritza jarduera batek arrakasta izatea Marketinik gabe. Bat egin behar dugu guztiok honetan: enpresa orok oinarrizko 10 egia izan behar ditu gogoan:

  1. Merkatua etengabe aldatzen ari da.
  2. Jendeak oso azkar ahazten du.
  3. Lehiakideak ez daude lo.
  4. Marketinak enpresaren maila ezartzen du.
  5. Marketina funtsezkoa da bizirauteko eta hazteko.
  6. Marketinak bezeroak mantentzera laguntzen zaitu.
  7. Marketinak barne-motibazioa areagotzen du.
  8. Marketinak abantaila ematen du lo dagoen lehiakidearekiko.
  9. Marketinak negozioei aurrera egitea ahalbidetzen die.
  10. Enpresa orok inbertitzen du galdu nahi ez duen dirua.

Marketin-Plana

Marketin-plana, Enpresa-planean barneratzen dena, (nahiz eta fisikoki agiri desberdinak izan daitezkeen) marketineko erabaki guztiak eta enpresaren helburu orokorrak lortzeko jarraitu beharreko estrategia guztiak biltzen dituen agiria da. Marketin-planean enpresaren kanpo (merkatua, ingurua, etab.) eta barne-azterketa (produktu sorta, etab.) islatu behar da.

Aipatu azterketek helburu zehatz batzuk ezartzea eta horiek eskuratzeko estrategia jakin batzuk hartzea ahalbidetuko dute. Azkenik, estrategiak garatzeko burutuko diren jarduera zehatzak eta aipatu jarduerak nola garatzen diren egiaztatzeko kontrol-mekanismoak deskribatu beharko dira.

Komunikazioa

Marketinak produktuaren gaineko erabakiak biltzen baditu ere -prezioak, banaketak- komunikazioa marketinaren eginkizunarekin antza gehien duen marketin-mixaren aldaera da.

 Noizbait norbaitek deskubritu zuen moduan, ez du balio produktu on bat, prezio onean eta garaiz entregatzeko prest izatearekin. Horrez gain garrantzitsua da bezeroek produktu hori existitzen dela jakitea. Komunikazio-politiketan hainbat dira produktu bat ezagutzera emateko multzokatzen diren teknikak:

  •  Publizitatea: ordaintzen den promozio mota, normalean komunikabideen bitartez egiten dena.
  • Salmenta pertsonala: promozioa saltzaile batek egiten duen aurkezpen pertsonal baten bitartez egiten da.
  • Promozioa: Jarduera zehatzen bitartez egiten diren eskaintza jakinetan datza promozioa (adibidez, deskontuak)
  • Jendarteko harremanak: enpresaren edo produktuaren irudi on bat lortzera bideratutako jarduerak.
  • Propaganda: publizitatea ez bezala, propaganda ez da ordaintzen, dohainik eskuratzen da (adibidez, pertsona ospetsu bat marka zehatz bateko auto jakin batetik jaisten da)

Salmenta-funtzioak betetzen duen papera

Enpresa bateko salmenta-funtzioari erronka zorrotzenak ezartzen zaizkion sailetako bat da. Edozein erakundetan funtsezkoa suertatzen da salmenta prozesua eta politika ulertzea; hori dela eta, enpresek gero eta gehiago euren merkataritza sailari zuzendaritza eta buruzagitza egokirako beharrezkoak diren tresna eta teknika ezin hobeak eskura jartzea erabakitzen dute.

 Hona hemen salmenta-taldeak burutu beharreko eginkizun ohikoenak:

  • Bezero berriak bilatu.
  • Dauden bezeroez arduratu eta horiek mantendu.
  • Enpresaren produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa jakinarazi.
  • Saldu.
  • Bezeroarentzako zerbitzua. Alderdi hau ezinbestekoa suertatzen da konfigurazioaren, instalakuntzaren, mantentzearen eta makinaren edo ekipoaren bestelako alderdien inguruko aholkularitza beharrezkoa den teknologia aurreratuko edo konplexuko produktuetan.

Gainera, gure salmenta-taldea kokapenik onena du informazioa eskaintzeko -bezeroaren asetasunari buruzkoa, lehiakideenekin konparatuz gure produktuen kalitateari buruzkoa...