- Hasiera
- InfoDEMA
- Baliabideetarako etxea
- Lege-alderdiak eta eraketarako tramiteak
Lege esparrua eta osatze izapideak
Lege esparrua: Zaindu beharreko gaia
Enpresa orok betebehar zehatz batzuk ditu eta sorrera unean (martxan jartzean) zein bere bizitzan zehar (jarduera garatzean) izapide zehatz batzuk bete behar ditu. Betebehar edo eginkizun hauek guztiak betetzen direla egiaztatze beharraren zioak ondoko hauek dira:
- Enpresan lan egiten duen pertsona orok legeak xedatu lan, segurtasun, higiene eta abarreko baldintzetan jarduten duela bermatzea.
- Enpresa kokatzen den inguruneak kalterik ez izatea: ekologikoa (jarduera arriskutsuak edo kaltegarriak), hirigintzakoa eta abarrekoa.
- Enpresak estatuarekin dituen ekonomia betebeharrak -Zerga ordainketak, eta Gizarte Segurantzako ekarpenen ordainketak, alegia- ordaintzen direla bermatzea.
Lege betekizunen gai hau garrantzi handikoa da. Legezko zereginak betetzeak ez du enpresa proiektuaren arrakasta bermatzen, baina zereginak bete ezean proiektuarentzako ondorio latzak eragin daitezke. Hori dela eta ezinbestekoa da gai honetan behar moduko aholkularitza izatea.
Izaera juridikoaren aukeraketa
Enpresa sortzean eman beharreko lehenetariko urratsa enpresa berriaren izaera juridikoa aukeratzea da. Aukeratutako izaera juridikoaren arabera enpresak lege zeregin edo betebehar batzuk edo beste batzuk izango ditu.
Izaera juridikoa aukeratzeko kontuan hartzen diren ezaugarri eta irizpideak ondoko hauek dira:
- Garatuko den jarduera mota. Bai jarduerak zein sektoreak izaera juridiko zehatz batzuk aukerarazi ahal digute: Adibidez, banketxeek, aseguru etxeek, bidai agentziek eta beste batzuk legearen arabera merkataritza elkartea osatu behar dute…
- Enpresa proiektuaren partaide kopurua. Izaera juridiko berezi batzuk gutxieneko partaide kopurua eskatzen dute ezinbestez.
- Suspertzaileen erantzukizuna. Izaera juridikoa aukeratzeko orduan erantzukizuna elkartean ezarritako kapitalean mugatzeko aukera dago, eta baita ere erantzukizun arriskuari aurre egiteko ondare pertsonala eta soziala erabiltzea.
- Proiektuaren ekonomia beharrak. Ekonomia beharrek Sozietate edo Elkarte mota berezi batzuetan ezarri beharreko gutxieneko kapital sozialaren araberako eragina dute.
- Fiskalizazio sistema. Aukeratutako izaera juridikoaren arabera zerga sistema mota ezberdinak aplika daitezke.
Leihatila bakarra. Osatze prozesuko laguntza tresna
Enpresa leihatila bakarra Administrazio Publikoek -Autonomia zein toki mailan eta Merkataritza Ganbarek- sortu erakunde autonomoa da. Enpresa sortzean bete beharreko izapideak burutzeko aurkitzen ziren zailtasun handiak ikusi eta sortze prozesu hori kudeatzen duten entitateen egoitza zehaztu nahiaz leihatila bakarreko proiektu hau garatu da enpresa berria sortzeko behar den informazio guzti abiltzen duena.
Ekimena martxan ezarri nahi duen pertsona askok izapide guztiak bete ditzake Enpresa Leihatila Bakar honetan. Eta suspertzaile bakar bat izanez gero, izapide horiek guztiak berehala bete ahal izango dituzte. Bestalde, Leihatila Bakarreko proiektu honetan parte hartzen ez duten administrazioen kasuan ere, buelta, oztopo eta alferrikako lan handia saihestuko dugu leihatila berak eskaintzen duen laguntza zerbitzuari esker.
Enpresa Leihatila bakarrak enpresa berri bat sortzeko egin ordaindu behar diren kostuak eta inbertitu beharreko denbora nabarmen murrizten ditu.




