Zer da infoDEMAren baliabideetarako etxea?
INFO-DEMAren BALIABIDEETARAKO ETXEA euren enpresa propioa eratu nahi duten pertsonei edo eratu eta orain kudeaketaren eginkizunari aurre egin behar dutenei DEMAk eskaintzen dien web-informazio zerbitzua da.
Gure BALIABIDEETARAKO ETXEAren bitartez behar duzun informaziorako sarbide erraza eta eguneratua eskaintzen dizugu. Interesagarriak diren webgunetarako esteka moduan aukeratzen dugun informazioa, dokumentazioa, informazio kuantitatiboa...
Gauzak errazteko, informazio hori guztia maila desberdinetan sailkaturik dago: zure enpresa abiaraztea erraz dezaketen laguntzetatik, zure enpresan kalitate-bermatze prozesu bati arrakastaz aurre egitera arte doazenak.
Eta jakina, web-zerbitzu hau DEMAk teknikari espezializatuen bitartez eskaintzen duen informazio eta aholkularitza pertsonalizatutako zerbitzuarekin bateragarria da.
Jarri harremanetan gurekin zure iradokizunak bidaltzeko edo informazio gehigarria eskatzeko.




