DEMA - Finantzazioa

Acceso al contenido

Elecci?n de idioma:

Opciones:

logodipu
Enpresak sortuz eta garatuz

Finantzazioa

Kontzeptua

Enpresa bat sortzeko edo handitzeko behar den kapitala, edo eragiketa bat burutzeko zein negozio bat burutzeko behar diren diru baliabideak batzeko egintza da.

Enpresa berri bat sortzeko ohiko finantza bideak ondoko hiru hauek dira:

  • Partaide edo kideen kapital ekarpenak.
  • Hirugarren baten finantzazioa. (Gehienetan finantza agentziak)
  • Itzuli behar ez diren bestelako dirulaguntzak.

Enpresa berriaren sorrera planifikatzerakoan oso garrantzitsua izaten da horrek eskatzen duen inbertsioaz gain, enpresak berak lehenengo hilabeteetan eragin ditzakeen galerak ere kontuan hartzea. Izan ere, lehenengo hilabete horietan oso gutxitan lortzen dira emaitza positiboak.

Arrisku Kapitalaren aukera

Arrisku Kapitaleko Sozietateak enpresa txikien finantza bidea izan daitezke. Finantza bidea alternatiboa izan daiteke banketxeen maileguak ordezkatuz.

Arrisku Kapitaleko Sozietateak Elkarte Anonimoak dira eta burtsan kotizatu gabe hedatzeko itxaropen handia duten enpresa txiki eta ertain berritzaileetan inbertitzen dituzte behinik behin haien diru-baliabideak. Bestetik, sortu berriak diren enpresei laguntza eskaintzen diete. Inbertsio Sozietate hauek proiektuak irauten duen bitartean hartuko dute parte enpresan. Negozio berri batean ohikoa da zortzi eta hamabi urte bitartean, eta esperientzia duten enpresetan, berriz, gehienez bost urte.

Dirua ezartzen duen enpresak estrategia erabakietan parte hartzeko ahalmena izango du, eta garrantzi handiko ebazpenetan eta behar denean aholkulari gisa jardungo du. Negozioaren garapenerako funtsezko erabakietan parte hartuko du, baina ezin izango du negozioaren eguneroko jarduera eragotzi edo trabatu.

Sektore oso dinamiko batean lan egin eta garatze aukera handiak dituen enpresak aukera handiak izango ditu inbertitzaileak aurkitzeko etorkizunean. Finantzazioa eskuratzeko ezinbesteko bestelako baldintza kalitatezko zuzendaritza taldea izatea litzateke; negozio planean xedatu estrategiekin bat egiteko gaitasuna duen zuzendaritza taldea, alegia.

Arrisku Kapitaleko Sozietatea aukeratu ondoren inbertsio proiektuko txostena aurkeztu beharko da. Txosten horretan finantza bideak zehaztu, jarduera azaldu eta enpresak dituen merkatuak eta giza baliabideak aipatu beharko dira.

Entitateak proposamenarekin bat egiten duenean, negoziazio prozesua irekiko da. Negoziazio prozesuan enpresaren balioa zehaztuko da eta martxan ezarri daitezkeen finantza baliabideak aztertuko dira.

Beste finantza bide batzuk

Egon badaude enpresa ondasuna eskuratzeari lotuta dauden beste finantza bide batzuk: leasing-a, eta renting-a. Hauek biak epe luzeko alokairu kontratuak badira ere, helburu ezberdina dute eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte. Renting sistemako kontratazioan ez da kontratazio-epea amaitzerakoan erosteko aukera aipatzen, baina bezeroak nahi izanez gero, ondasuna eros dezake mozkin-prezioa ordainduz. Sistema honen bidez, ondasun-inbertsioa bilatu beharrean, unean uneko funtzionamendu irtenbidea bilatzen da. Leasing sistema, berriz, ondasuna behin betiko eskuratzeko bidea da, eta horrela islatzen da kontratuan bertan; ondasun-inbertsioa finantzatzeko bidea da, azken batean.

Horrez gain, enpresaren kontuei lotutako beste finantza bideak daude. Horren adibidea dugu factoring sistema. Factoring sistema banketxeek eskaintzen duten finantza produktua da. Honen bidez enpresak kobratze jarduera osoa banketxe baten esku uzten du eta honek kobratze horien guztiak aurreratzen dizkio interes txiki baten truke.