DEMA - Merkatu ikerketak

Acceso al contenido

Elecci?n de idioma:

Opciones:

logodipu
Enpresak sortuz eta garatuz

Merkatu ikerketak

Merkatu Kontzeptua

Merkatuaren kontzeptuak merkataritza eragiketei loturik dauden bi ideia lantzen ditu. Batetik, ondasunen salerosketa jarduerari, eta batzuetan zerbitzuen salerosketari eskainitako espazio fisikoa da. Toki honetan produktua edo zerbitzua saldu eta erosi nahi duenak ondasun edo zerbitzu hori erosi nahi duen jendearekin bat egiten du, eta elkarren arteko harremana dute.

Merkatua, beraz, inguru eta aldiaren arabera merkantzia eta zerbitzu trukearen inguruan sortzen diren gora eta beheranzko mugimendu multzoa da. Horren arabera, produktu merkatua, lurralde merkatua edo sektore merkatua bereizi dezakegu, Beraz merkatua ikergarria da, zenbatu daiteke, muga daiteke eta eragin daiteke berarengan.

Lurralde esparruaren arabera merkatua tokikoa, eskualdekoa, naziokoa, edo mundukoa izan daiteke. Eta merkatuak eskaintzen duenaren arabera merkantzia edo zerbitzukoa izan daiteke.

Lehiakortasunaren arabera, merkatuak bi motatakoak izan daitezke; lehiakortasun perfektuko merkatua edo lehiakortasun ez perfektukoa. Lehiakortasun perfektuko merkatua izatez teorikoa baino ez da, eskaintza eta eskaera ez direlako inoiz parekoak. Baina edozein kasutan ere, horrelako merkatuei buruz hitz egiten da salerosketako alde biek eskaintza eta eskaeraren joko askea arautzen dutenean. Lehiakortasun ez perfektuko merkatuan alde batek besteak baino indar gehiago duenez, norberaren interesak defendatuz alde bakar batek baldintza batzuk desitxura zitzakeen. Eta horregatik desorekak arautzea ezinbestekoa egiten zaigu, eta behar den moduko erregulazioa lortzeko Estatuaren partehartzea eskatzen da.

Merkatu ikerketaren erabilgarritasuna

Aurrekoa ikusirik, martxan ezarri nahi den edozein proiektu merkatu ikerketa batean oinarritu beharko da. Ikerketa honek lan esparrua zehaztuko du, baina batez ere salmenta aukerak benetakoak diren ala ez jakiteko balioko du, eta ondasun edo zerbitzua aurreikusitako zenbaki eta kopuruetan saldu ahal izango diren ala ez. Beraz, enpresarekin hastean aurreikusitako helburuak betetzeko aukera ote dugun esango digu merkatu ikerketak.

Merkatu ikerketak, espazio zehatz batean, epe ertain edo luze batean zerbitzu edo ondasunaren bezero potentziala zehazteko, eta produktu edo zerbitzu horrengatik zenbat ordaintzeko prest egon diren balioko du. Merkatu ikerketak zerbitzu edo produktuaren ezaugarriak eta bereizitasunak bezeroak erosi nahi dituenekin bat datozen ala ez esango digu, baita ere. Bestalde, ikerketak zein bezero mota izango dugun adieraziko digu eta horren arabera negozioaren produkzioa orientatu ahal izango dugu. Azkenik, merkatu ikerketak salmenta lehian funtziona dezan produktu edo zerbitzuak izan behar duen prezio egokia adieraziko digu.

Bestalde, merkatu ikerketa inbertsioaren lehenengo pauso moduan planteatzen denean, martxan ezarri behar den negozio-tamaina egokia zehazten laguntzen digu, enpresan espero ditugun emaitzen arabera geroago egin beharko diren hedatze prozesuak aurreikusiz.

Azkenik, Merkatu ikerketak merkaturatu nahi den produktu edo zerbitzuaren ohiko banaketa bideak azalduko ditu eta beraien funtzionamendua azalduko du.

Eskaera potentzialaren analisia

Eskaeraren analisia gure bezero potentziala nor den ikertzen du. Horretarako bere ezaugarriak (adina, sexua, erosteko ahalmena, hezkuntza maila…), zaletasunak, lehentasunak eta joerak aztertzen ditu. Merkatuak dituen baldintzei buruzko ahalik eta informazio gehien lortzea da helburua.

Non aurkituko dugu behar dugun informazioa? Batez ere bi bide nagusi dugu:

  • Merkatu zehatz bati buruz aldez aurretik dauden datuak erabiltzen.
    • Merkataritza Ganbaren ikerketak.
    • Enpresa elkarteek, aldizkari eta webgune bereziek egindako txostenak…
  • Datuak zuzenean eskuratzeko teknikak: gehienetan inkestak eta laginen bitartez eskuratutako datuak dira, eta telefonoz, postaz edo buruz buruko elkarrizketen bidez lortzen dira.

Lehiakortasunaren analisia

Ondoko datu hauek ezagutu behar ditugu:

  • Lehiakideak diren edo etorkizunean izan daitezkeen enpresak.
  • Enpresa horiek eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen ezaugarriak.
  • Lantzen duten merkatua eta asetzen duten eskaera.
  • Eskaintzen dituzten salneurriak eta ordaintzeko erak zein baldintzak.
  • Erabiltzen dituzten banaketa sareak.
  • Marketing estrategiak
  • Enpresa tamaina
  • Erabilitako teknologia.

Eskaeraren analisian erabili ditugun iturriekin batera besteak beste ondoko hauek ere erabiliko ditugu:

  • Enpresa direktorioak edo zerrendak.
  • Orri horiak eta zuriak.
  • Merkataritza erregistroa: Erregistro horretan agertzen diren Merkataritza Elkarteei buruzko informazioa eta bertan urtero agerrarazi behar duten urteko kontuei buruzko informazioa.
  • Norberaren bilaketa lanak: Bezeroekin edo hornitzaileekin elkarrizketak eta abar.

Bestelako oharrak

Merkatu ikerketa egiteak etorkizuneko bezeroak eta laguntzaileak ezagutzeko parada ere eskaintzen du. Hori dela eta, esparru honen adituen laguntza izan arren, prozesu honetan presente egotea eta parte hartzea komeni da.

Azkenik, enpresa berriak sortzeko edo enpresa hedatzeko edo zabaltzeko orduan egin beharreko merkatu ikerketak egiteko laguntza publikoak daudela gogoraraztea baino ez zaigu geratzen.