- Hasiera
- InfoDEMA
- Baliabideetarako etxea
- Enpresen kokapena
Enpresen kokapena
Erosi ala alokatu?
Hau da hartu beharreko lehen erabakia.
Erantzuna ez da erraza, negozio bakoitzaren kasuistikaren araberakoa baita, baina oro ohar, gomendagarriagoa izaten da alokatzearen aukera. Kontuan hartu behar da jarduera berri batekin hasteak arriskuak dakartzala eta alokatzearen aukerak arrisku gutxiagori aurre egitea suposatzen duela.
Kokapena eta jardueraren sektorea
Gure enpresa kokatzeko toki egokia aukeratzea hainbat faktoreren araberakoa da, baina faktore nagusia gure proiektua sartu daitekeeneko sektore mota da:
- Xehekako merkataritza-banaketa: jarduera bolumena handia den toki batean izan behar du nagusiki (bezero potentzialetara iristeko aukera). Gure zerbitzu edo produktu bera eskaintzen duten enpresaz inguraturik ez aurkitzearen ideia ez da beti baliagarria, badira merkataritza-gune espezializatuak non lehiakidearen alboan egoteak desabantailak baino sinergia eskaintzen duen.
- Beste sektoreak (industria, zerbitzuak, handizkako merkataritza-banaketa): Kasu honetan badira kontuan hartu beharreko lehentasunezko beste irizpideak, besteak beste, lokalaren kostua, komunikazio-korapiloetarako sarbide erraztasuna, inguruetan zerbitzu osagarriak egotea... Kontuan hartu behar da balio erantsiko zerbitzu batzuetan (adibidez, aholkularitza, zerbitzu juridikoak) helarazten dugun irudia (lokala garestiagoa bada ere) bezeroek gure enpresaren aldeko apustua egin dezaten elementu garrantzitsu dela ukiezinen bezalako salmenta zailean.
Hainbat gomendio merkataritza-negozioen kokapenerako
- Helburu den publikoa: Ezer baino lehen, marka zuzendua dagoeneko publiko-helburuaren ezaugarri sozioekonomikoak (adin-lerruna, familia taldeen ezaugarriak, diru-sarreren eta kontsumo maila...) definitu behar dira target ideala eta negozioa ezarriko deneko ingurua bat etor daitezen.
- Kontratuaren iraupena: Alokatua baldin bada, egindako inbertsioa berreskuratzeko behar beste denbora bermatu behar digu.
- Lokalaren egoera: Beti izaten da hobea oinarri on baten gainean lan egitea. Lurra, eta elektrizitate eta gas instalakuntzak erabiltzerik badugu, kostuek behera egingo dute.
- Tokiaren tamaina: Burutuko den jarduerara estutu beharko da. Adibidez, gastronomiaren alorrean deliveryan jarduten diren negozioek (bazkaria etxera eramaten dutenak) azalera gutxiago behar izaten dute.
- Udal-baimena: merkataritza habilitazioarako beharrezkoak diren baldintzak bete behar ditu.
- Segurtasuna: arrisku gehiago suposatzen dituzten eremuetan segurtasun kostuak altuagoak izaten dira.
- Ikuspena: Fatxada eta kartelak urrutitik ikusi behar dira. Batez ere lokalak alboko kaleetan aurkitzen badira eta ez etorbide garrantzitsu batean.
- Trafiko eragileak: publikoa mugiarazten duten jarduera-zentroetatik gertu egotea –ikastetxeak, bulegoak, edo merkataritza guneak– oso baikorra da bezero potentzialen zenbakia areagotzen delako eta markak erakusketa gehiago duelako.
Enpresa hazitegietan kokatu
Gune hauek izen desberdinak jasotzen dituzte, besteak beste “hazitegi”, “mintegi”, “enpresa guneak”.
Normalean, tokiaren alokairuaz gain, zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzten guneak izaten dira. Hainbat logistikoak izaten dira (batzar-aretorako sarbidea, gutunak jasotzea, errepografia zerbitzuak…), baina garrantzitsuena maiz enpresa abiarazteko eta sendotzeko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituztela da.
Alde negatibo gisa denbora baterako kokapena besterik ez dela gogoratu behar da (normalean 3 eta 5 urte artean), baina azpiegitura mota hauetan lortzen diren biziraupen-tasa altuek aukera hau gomendatzen dute inongo dudarik gabe.




