DEMA - Enpresa-elkartegintza eta kooperatibagintza

Acceso al contenido

Elecci?n de idioma:

Opciones:

logodipu
Enpresak sortuz eta garatuz
  1. Hasiera
  2. InfoDEMA
  3. Baliabideetarako etxea
  4. Enpresa-elkartegintza eta kooperatibagintza

Enpresa-elkartegintza eta kooperatibagintza

Kooperazioa zertarako?

Gaur egun enpresa, politika, akademizista eta bestelako girotan modako hainbat hitz eta esaera entzuten ohitzen ari gara. Besteak beste, Aliantza estrategikoa, batasuna, sinergien aprobetxamendua, integratze estrategiak eta abar, baina azken batean hitz eta esaera horiek guztiak kontzeptu bakar batekin lotuta daude: hots, kooperazioarekin.

Kooperazioa bi enpresa edo gehiagoren artean, elkarren arteko abantailak lortzeko asmoz eta jarduera bateratuak garatuz (merkataritza, finantza, logistika teknologia ekoizte, administrazio eta bestelako jarduerak) aldi baterako edo betirako adosten  elkarlaneko sistematzat jo dezakegu. Elkarlaneko akordio horrek aldez aurretik ezarri helburu orokorra zein zehatza lortzeko baliabideak eskaintzen ditu, eskura diren lanabesak optimizatuz, arriskuak murriztuz, partekatu proiektuen garapena erraztuz eta  enpresa etekinak handiagotuz eta abar. Azken batean ezarri helburua lortzeko bidea emanez, alegia.

Aditu batzuen ustez nazioarteko lehian garaile aterako diren enpresak kooperazio aliantza gauzatzerakoan lehiakortasun abantailarik handienak lortzen dituztenak izango dira.

Kooperazioko akordio motak

Egon badago hainbat iritzi kooperazio ereduak bereizteko:

  1. Jorratzen den arlo edo eremuaren arabera ondoko hauek bereizten ditugu:
    • Merkataritza kooperazioa.
    • Finantza kooperazioa.
    • Teknologia kooperazioa.
  2. Elkarlana adostu duten enpresen arteko akordio motaren arabera ondoko hauek bereizten ditugu:
    • Lehiako kooperazioa.
    • Kooperazio osagarria.
  3. Parte hartzen duten eragileen arabera: hornitzaileekin elkartzea, bezeroekin elkartzea…
  4. Sektore eremuaren arabera, sektore barneko akordioak eta sektore anitzen arteko akordioak bereizten ditugu.

Enpresa kooperazioaren kudeaketa

Abantailak dituen arren, kooperazioa ez da ezinbestekoa. Egon badaude, kooperazioari eutsi gabe ondo funtzionatu eta behar beste helburuak betetzen dituzten enpresak.

Horrez gain, enpresek ez dute beti kooperazioa behar den moduan kudeatzen jakiten. Horrelako akordio batek begi-bistako abantailak izan ditzake, besteak beste erosketa kostuen murrizketa zein esportazio saila izateko aukera merkea, eta sarri askotan laguntza publiko handiak izaten dituzte. Hala ere, gehienetan enpresek ez dute ohiturarik, ezta ere gaitasun teknikorik, elkarlaneko horrelako baldintzetan jarduteko. Sarri askotan, beraz, ezjakintasunak eragintzen duen mesfidantzaren ondorioz enpresa zuzendaritza organoek zein nagusiek horrelako ekimenetan parte hartzeko errezelo handiak dituzte.

Beraz, ekonomia zein enpresa ikuspegi huts batetik dituen abantailak konprobatuz gero, enpresen arteko kooperazioa ugaldu nahi bada, lehenengo eta behin kooperazio kultura landu beharko da, hasierako errezelo nahiz mesfidantzak gainditu ahal izateko.

Elkartze joerak

Kooperazioan aurrera egiteko lehenengo urratsa enpresa elkarteren batean parte hartzea izan daiteke.

Enpresa elkarteek mota askotako zerbitzuak eskaintzen dituzte, besteak beste honako hauek:

  • Sektorearen interesen defentsa, suspertze jarduerak eta ordezkaritza.
  • Enpresei zerbitzuak eskaintzea, besteak beste honako hauek:
    • Informazioa eta aholkularitza
    • Heziketa
    • Zerbitzu batzuetan eta horniketa lanetan baldintza hobeak lortzea.

Horrez gain, negozio berrien iturri bihur daitezkeen balio handiko harremanak eratzeko aukera daukagu elkarte hauen bitartez.