- Hasiera
- InfoDEMA
- Baliabideetarako etxea
- Berrikuntza eta sormena
Berrikuntza eta sormena
Aldaketa eta berrikuntza
Industrian egunero gertatzen dira aldaketak, eta horiek erabateko eragina izango dute biharamunean negozioak egiteko moduan. Aipatu aldaketak ia guztietan antzemangarriak izaten dira ikusi nahi dituzten horientzat, eta egundoko aukera eskaintzen diete pertsona malguei. Aitzitik, administrazio, ekoizpen edo marketin joera estatikoetan harrapaturik dauden konpainiek euren burua maila guztietan egokitzapenak egiteko prest eta gaitasuna dutenek estrategikoki nola gaindituko duten ikusiko dute.
Egokitzapen mota horietarako, sormena eta berrikuntza beharrezkoak suertatzen dira enpresa maila guztietan. Hortaz, immobilismoa enpresen arrisku handienetariko bat dela esan dezakegu.
Sormena eta berrikuntza
Sormenaren eta berrikuntzaren arteko harremana jarraian ageri den moduan defini daiteke: “Sormena gauza berriak asmatzea da, berrikuntza horiek garatzean datza”.
Berrikuntzaren kudeaketa
Lan-giroa oinarrizkoa da sormenerako: arau zorrotzegiak edo nagusien edo lankideen kritikak sormenerako kaltegarriak dira. Hori dela eta, komenigarria da pertsonak eroso sentituko direneko lan-giro atsegina sortzea.
Beste faktore giltzarri bat motibazioa da. Berrikuntzak kontzentrazioa eta adorea eskatzen du, eta horretarako ezinbestekoa da pertsona motibaturik egotea, proiektuaren parte dela sentitzea.
Ideia on batek urteak eman ditzake garatu gabe enpresa batean, ez horren alderdi onak onartzen ez direlako, baizik eta inork ez duelako hartzen hitzetatik ekintzetara igarotzeko ardura. Ideia bat baliagarria da aplikatzen baldin bada.
Gerentziari dagokio ideiak berrikuntza bilakatzen direla egiaztatzea, horren ardura bere gain hartuz edo besteei eskuordetuz. Eta ardura ideia emandako pertsonari egokitzen badio ere, aukera izango du prozesu horretan parte hartzearen motibazio indarraz gozatzeko.
Berrikuntzarako laguntzak
Maila guztietako erakundeek (Europa, estatu, eskualde edo toki mailakoak) ongi dakite berrikuntza guztiz beharrezkoa dela enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eta ondorioz gure ekonomiaren hobekuntzarako, oro har.
Hori lortzearren, enpresen berrikuntza gaitasuna hobetzeko laguntza-programak abiarazten dituzte, berrikuntza zentzu zabalean ulertuz (antolakuntza, diseinu, merkaturatze hobekuntzak...) eta ez bakarrik zentzu teknologikoan.




