BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
Logotipo DEMA
foto1.jpg

Enlace al centro de recursos Kontratugilearen profilera sarrera

DEMASORTU programaren logoa

DEMAABIARAZI programaren logoa

DEMAINDARTU programaren logoa

DEMAINDARTU programaren logoa

BIZKAIKO ALDUNDIAK PROBINTZIAKO BEHARGINTZA ZENTRO, HAIEN KEZKAK EZAGUTZEKO ETA LAN ETA TREBAKUNTZAKO DEKRETU BERRIAK AURKEZTEKO

Aldundiko Lan eta Trebakuntza Saileko ordezkariek Bizkaiko 22 Behargintza zentroek lana eta trebakuntzari dagokionez eskualde bakoitzean duten arazoen berri jaso dute, behar horiek Lan eta Trebakuntzako dekretu berrietan zentroek jaso daitezen eta dekretuon bidez beharroi aurre egin ahal izan dakien.

Osteguna, 2009(e)ko Maiatzaren 28a

Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntzako foru diputatu Eusebio Larrazabal eta saileko zuzendaritza-taldeko kide guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden Enplegu eta Tokiko Garapenerako 22 zentroetako (Behargintza) arduradunekin batu dira gaur, Mungian.

Bigarren urtez jarraian antolatu da horrelako bilera bat, zentroetatik helarazten zaizkigun iradokizunak eta planteamenduak batzearren eta zentro bakoitzak enplegua eta trebakuntza direla-eta bere eskualdean atzemandako beharrei aurre egin ahal izatearren.

“Esperientzia oso positiboa da; aurreko urtean hasi genuen, eta hemendik aurrera ere horrelakoak egiten jarraituko dugu. Haiekin batu gara, zuzen-zuzenean entzun ahal izateko zein diren arlo horretan dituzten kezkak, ezagutzeko zein den enplegua eta trebakuntzari dagokionez eskualde bakoitzean nahiz Bizkai osoan dugun egoera; gainera, egungo egoera ekonomiko, sozial eta laboralari buruzko iritziak trukatzeko aukera ere izan dugu. Haien planteamenduak eta beharrak bildu ditugu, Lan eta Trebakuntzako dekretu berrietan jaso daitezen”, adierazi zuen Lan eta Trebakuntzako foru diputatu Eusebio Larrazabalek.

Horrezaz gain, lansaio horrek balio izan du Lan eta Trebakuntzako foru dekretuen zirriborroak aurkezteko, bai eta datorren urteetan indarrean egongo den Behargintzako hitzarmen berriaren gainean eztabaidatzeko ere —egungoa aurten amaitzen da—.
Ia denak ordezkatuta

Bizkaiko 112 udalerrietatik 80k (ia ehuneko 71,40k) Behargintzaren baten zerbitzuak erabiltzen ditu, eta Behargintza duten udalerriek Bizkaian erroldatutako biztanle guztien (1.140.196 biztanle) ehuneko 93 hartzen dute (1.058.485 biztanle).

Behargintzaren baten aholkularitza jasotzen duten 80 udalerrien ehuneko 53,70 hiri-ingurukoa da eta, gainerakoak, berriz, landa-ingurukoak dira. Landa-ingurukotzat jotzen dira, hain zuzen ere, 3.000 biztanle baino gutxiago duten udalerriak.

Hogeita bi Behargintza zentro horietan 217 langile daude guztira, zentroetako ohiko zereginetan dihardutenak: enpleguan, prestakuntzan eta ekintzailetzaren jarraipenean.

  • XHTML 1.0 validado
  • RSS 2.0 validado
  • CSS validado