- Hasiera
- sindikazioa
Sindikazioa
Zer da eta zertarako balio du?:
Really Simple Syndication (RSS) webgune batetik albisteak bidaltzeko sistema automatizatua da eta demabiz.net-en argitaratzen den guztiaren berri berehala eduki ahal izango duzu horri esker. Erabiltzeko, RSS programa irakurtzaile edo gehitzailea baino ez da behar.
Zer eskaintzen dizu demabiz.net-ek?:
demabiz.net -en RSS kanalei esker, gehien interesatzen zai(zki)zun atala(k) aukeratu ahal izango d(it)uzu eta albisteak denbora errealean (publikatu bezain laster) jasoko dituzu. Gainera, zure webgunea berritzeko ere erabili ahal izango dituzu berriok.
- Berriak: (RSS 0.91) (RSS 2.0) (ATOM 0.3) (OPML)
- Prentsa oharrak: (RSS 0.91) (RSS 2.0) (ATOM 0.3) (OPML)
Programa irakurtzailea modu automatikoan konektatuko da demabiz.net_era eta, nabigatzailea zabaldu beharrik gabe, albiste berrienak aurkitu eta titularren zerrenda bat erakutsiko dizu, haiek zabaltzeko esteka banarekin. Interesatzen zaizkizun titularretan sakatu eta demabiz.net_era sartuko zara ohi legez (nabigatzailearen bidez), albisteak osorik ikusteko.
Zelan eman alta?:
RSS irakurgailu aproposena, zure beharrizanei ondoen egokitzen zaiena, aukeratzea da lehen urratsa. Asko daude salgai, eta gehienak doakoak eta instalatzeko errazak dira. Hauek dira horietako batzuk:
- Microsoft Windows:
- Mac Os:
- Linux:
- Irakurgailu gehiago, Googlen.
Nabigatzaile batzuek ( Firefox eta Opera , esaterako) ere RSS hartzen dute (Firefoxek Live Bookmarks eta Operak Feeds / On-line irakurgailuak esaten diete).
Beste aukera batzuk ere badaude, hala nola Bloglines Aurki.com -en on-line zerbitzuak (RSS euskaraz), Bloglines, MyFeedster, MyYahoo. Horietan, titularrak hartzeko, ordenagailura programa bat jaitsi beharrean, posta-kontu bat sortu behar duzu, doan, zerbitzua eskaintzen duen webguneetako batean.
RSS ZURE WEBGUNEAN:
Zure webgunea demabiz.net -en titularrekin berriztatu nahi baduzu, egin dezakezu, betiere lege-oharreko betebeharrei eta eskaintzen dugun formatuari (titularra eta demabiz.net-erako esteka zuzena) lotuta.
Gainera, erabilera horrek ondo erakutsi behar du “DEMA” edo “demabiz.net”-en jasotako informazioa dela eta ezin izango da DEMA-ren logo ofiziala erabili.
DEMAk bere eduki informatiboa zabaltzea galarazteko eskubidea erreserbatzen du lege-oharrea n, eta ez du lege-erantzukizunik onartuko RSS kanalen erabilera okerragatik. Mesedez, kontsultatu gure lege-oharra, gai horren inguruan zehaztasun gehiago behar baduzu.




