BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
Logotipo DEMA
foto1.jpg

Enlace al centro de recursos Kontratugilearen profilera sarrera

empleo2.0 euskera

DEMASORTU programaren logoa

DEMAABIARAZI programaren logoa

DEMAINDARTU programaren logoa

logeuskepreconcursal

DEMAINDARTU programaren logoa

DEMAorientabidea

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen Sailak DEMAren lankidetzarekin batera abian jarritako jarduketa honen helburua sailaren xede estrategiko nagusia betetzea da; alegia, enpleguaren sustapena, lanbide-gaitasunera eta laneratzera zuzendutako politika aktiboak garatuz.  Hain zuzen ere, jarduketa hori langabezia-egoeran dauden gazte ikasleen kolektiboarengana zuzenduta dago, eta horren bidez lan-mundura lehen aldiz hurbildu eta orientabidea eman nahi zaie, bati bat, lan-merkatuan modu egokian eta azkar murgildu daitezen.

 KOLEKTIBO JASOTZAILEA:
Bizkaiko gazte ikasleak.

 LANERATZEKO TAILERRAK:
Tailerrak DEMAren eskutik eskaintzen dira, bi ordu irauten dute, doakoak dira eta ikastetxeetako geletan garatuko dira. Tailerrak oso erabilgarriak dira, eta horietan baliabide pedagogiko ezberdinak parketatzen dira, edukiak dinamizatzeko xedearekin (aurkezpenak, taldeko dinamikak, kasu praktikoak, eta bideoen proiekzioa).

 1.TAILERRA: “2.0 ENPLEGUAREN BILAKETA. 2.0 webgunea eta irudi digitala oinarri dituzten tekniken erabilera eta kudeaketa.”

Jarduketa horren bidez, erdi edo goi mailako prestakuntza-zikloak eskaintzen dituzten Bizkaiko ikastetxeetan laneratzera zuzendutako tailer bat edo batzuk egitea eskaini nahi da, deialdi horretan Internet bidez enpleguaren bilaketa ahalbidetuta. Tailer horien bidez puntu hauek garatu nahi dira:
•Pertsona gazteek Internet bidez lana bilatzeko esku artean dituzten baliabideei buruz duten ezagutza maila areagotzea.
•2.0 enplegu-bilaketaren tekniketara nahiz tresnetara hurbildu eta horiek ezagutaraztea, dinamika eta adibideen bidez.
•Arrakasta digitalari buruz prebenitzea eta gogoeta egitea, eta horrek gaur egun enpleguaren bilaketaren gain duen eragina.
•Zeinu pertsonalaren eta arrakasta digitalaren kudeaketa.

Edukien programazioa eta eskema.

EPEAK:
Tailerrak 2011ko otsailetik ekainera eskainiko dira.

 ESKABIDEAK:
Zentro interesdunak DEMArekin harremanetan jarriko da tailerren datak hitzartzeko.
Ikastaroak eskabidearen hurrenkera kronologikoaren arabera eskainiko dira.
Telef.: 944.189.055
Harremanetan jartzeko pertsona: Camino Gonzalez.

  • XHTML 1.0 validado
  • RSS 2.0 validado
  • CSS validado