BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
Logotipo DEMA
foto2.jpg

Enlace al centro de recursos Kontratugilearen profilera sarrera

empleo2.0 euskera

DEMASORTU programaren logoa

DEMAABIARAZI programaren logoa

DEMAINDARTU programaren logoa

logeuskepreconcursal

DEMAINDARTU programaren logoa

 

ENPRESARI PROGRAMA

Enpresari Programaren helburua da Lanbide Heziketa ematen duten Bizkaiko zentro publiko eta itunduetan ikaskuntza sustatzea.


Hainbat jarduketaren bitartez, Europako Gizarte Fondoak %50ean batera finantzatuta, Enpresari Programak enpresako kultura zabaldu nahi du ikasleen artean eta irakasleak lagundu eta motibatu nahi ditu enpresa arloko dinamizazio eta trebakuntzako bere zereginean.

 

ENPRESARI 2008-2009

Enplegu eta Prestakuntzako Foru Sailak, DEMAren bidez, aurreko ikasturtean zehar burutu dituen jarduketak, LHko ikasleen artean enpresako kultura zabaltzeko helburu nagusiaz, honako hauek izan dira:

 

Sentsibilizatzeko jardunaldiak

2008. urteko azaro eta abendu bitartean, guztira, 85 jardunaldi eman dira prestakuntzako 41 zentrotan (hortaz, Bizkaiko zentro guztien %58tan) eta 2.238 lagunek parte hartu dute orotara.

Jardunaldien iraupena bi ordukoa izan da eta bere edukia honakoa:

  • Antolatzaileen aurkezpena:  Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Saila,  Dema eta Europako Gizarte Fondoa.
  • Enpresa bat sortzeko prozesua, nondik hasten naiz? zer da beharrezkoa horretarako? niretzat zerbait egokia izan daiteke?...
  • Demaren laguntzari esker enpresa abiarazi duen enpresari gazte baten lekukotasuna.
  • Eztabaida txostengile, bertaratutako pertsona eta irakasleen artean.

 

08-09ko Enpresari Jarduketak

 

ENPRESARI 2009-2010

Programa honen xedea da Bizkaiko Lanbide Heziketa irakasten den ikastegietan ekintzailetza sustatzea. Ikasleen artean kultura ekintzailea zabaltzeko egin behar ditugun lehenengo ekintzak honako hauek dira: Sentsibilizazio jardunaldiak eta Ideia lehiaketa.

 

Sentsibilizazio jardunaldiak

DEFINIZIOA

Sentsibilizazio jardunaldiak Enpresari programako jarduerak dira. Enpresari programa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailarena da, kultura ekintzailea sustatzeko. Programa hori Demarekin lankidetzan egiten du eta Bizkaiko  Lanbide Heziketa duten ikastegietara  zuzenduta dago. Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.

fondo soc

HARTZAILEAK

Bizkaiko Lanbide Heziketa duten ikastegietako ikasleak, nola erdi hala goi mailakoak, eta bereziki, lehenengo mailan dabiltzanak. Heziketa zentroek euren irizpideen arabera aukeratuko eta eskatu dituzte jardunaldiak, eurek egoki iritzitakoentzat.

JARDUNALDI BAKOITZAREN IRAUPENA: 2 ordu

NON IZANGO DIREN: Dema zentroetara joango da jardunaldiak ematera, eta beharrezkoa izango da jardunaldia garatzeko bitartekoak zentroak berak jartzea, hau da, gela eta ordenagailua konektatzeko proiektorea.

JARDUNALDIEN EGITURA

Erakunde partaideen aurkezpen laburra (BFAko Ekonomi Sustapen Saila, Dema eta Europako Gizarte Fondoa).

Azalpen dinamikoa eta parte hartzailea enpresa-jarduerei buruz, ideiak garatzeko eman beharreko urratsak: enpresa-proiektua, gure ideiaren aurkezpena. Enpresa.

Bere enpresa martxan duen gazte ekintzaileren baten lekukotza.

Partaide guztien arteko eztabaida.

JARDUNALDIAK ESKATZEKO PROZEDURA
JARDUNALDIAK ESKATZEKO EPEA

Eskariak aurkezteko epea: 2009ko ekainaren 23tik 2010eko maiatzaren 3ra.

Jardunaldien epeak: 2009ko irailaren 7tik 2010eko maiatzaren 14ra.

 

BISITALDIAK ENPRESETARA

Ingurunearen enpresa-errealitatea eta ikasgeletan eskuratutako ezagutza teorikoen aplikazio praktikoak erakusten dira. Bisitaldi hauetan, ikasleak kudeaketarako prozesuak eta Bizkaiko enpresa-egituraren ezaugarriak aztertzeko aukera izango du.

(Enpresen egutegia eta datak egitura dauden bezain laster, berau eskatzeko esteka emango dugu).

 

Lehiaketa eta enpresako proiektuak egitea

DEFINIZIOA

Ideia eta enpresa-proiektu lehiaketa Enpresari programako jardueretako bat da. Enpresari programa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailarena da, kultura ekintzailea sustatzeko. Programa hori Demarekin lankidetzan egiten du eta Bizkaiko Lanbide Heziketa duten ikastegietara  zuzenduta dago. Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.

HARTZAILEAK

Bizkaiko zentro publiko eta pribatu kontzertatuetako Lanbide Heziketa duten ikastegietako ikasleak eta ikasle ohiak, nola erdi hala goi mailakoak, enpresa-ideiaren bat izan eta garatu nahi dutenak Lehiaketan parte hartzeko eta Enpresarik ematen dituen sareren bat lortu ahal izateko (ikusi sarien atala).

LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROZEDURA

Parte hartu nahi dutenek dagokien eskaria bete beharko dute, zentroko irakasle batek sinatuta eta negozio ideiaren planteamenduren bat egin. Eskariak jasotakoan, aurkeztutako enpresa-ideia guztiak aurkeztu eta defendatu egingo dira Barakaldoko elkartegian Demak dituen bulegoetan. Hautagaiek proposatutako enpresa-ideiaren azalpen laburra egin beharko dute.

Eskabidea egiteko inprimakiak aurki hemen egongo dira.

ENPRESA-PROIEKTUAK EGITEKO FASEA

Demak aukeratutako zentroei eta taldeei horren berri emango die eta jarraian proiektuak egiteko fasea hasiko da. Fase honek 2 hilabete iraungo du, gutxi gorabehera, eta partaideek Demak izendatutako teknikari baten laguntza izango dute. Horrek gidatuko eta lagunduko ditu prozesu guztian.

Fase hau amaitzeko, garatutako enpresa-proiektua aurkeztuko eta defendatuko da Demako epaimahaiaren aurrean. Epaimahai horrek proiektuak ebaluatzeko honako irizpideak izango ditu kontuan, besteak beste: bideragarritasuna, zehaztapen maila eta ideiaren oinarriak, balizko konpetentziaren ezaguera.

PROIEKTUAK EGITEKO DOKUMENTAZIOA
ENPRESARI SARIAK

10 proiekturik onenak sarituko dira. Proiektuak egiteko fasearen ondoren izango den ekitaldi batean emango dira sariak, eta zenbateko hau izango dute:

1. saria: 1.500 €

2. saria: 1.200 €

3. saria: 1.000 €

4. saritik 10.era: 500 €

Gainera, sarituak izateaz gain euskaraz aurkeztu diren proiektuei 400 euroko plusa emango zaie, lehiakide euskaldunak euren proiektuak euskaraz egitera bultzatzeko.

ENPRESARI 2009/2010 LEHIAKETAKO EPEAK

Eskariak aurkezteko epea: 2009ko urriaren 13tik azaroaren 11ra.

Enpresari lehiaketa eskaera 09-10

JARDUKETA BERRIAK

Irakasleen kolektiboari zuzendutako jarduketa berria, enpresa arloan prestakuntza eta irakaskuntzako lana laguntzeko,  ERAGILE deritzona da, bi ekintza mota barne hartzen dituena:

Prestakuntza:
Prestakuntzako ekintzak ideien sorrera, sormenaren eta berrikuntzaren sustapena, negozio-aukerak,… bezalako gaietan.

Lehenengo deialdia: 2009ko urria. Informazio gehiago eta eskabidea hemen (Egunak eta tokia baieztatuta ditugunean).

Prestakuntza eta irakaskuntzako lana laguntzea:

  • Enpresako orientabide zerbitzua, linean eta bertaratuta.
  • Sektore ekonomikoen informazioa eta bestelako informazio garrantzitsuak bilatzeko zerbitzua.
  • Enpresa arloan laguntzeko material didaktikoak egiteko zerbitzua, ondoren ikasgeletan lantzeko.

Bideratu Enpresako Orientabide Zerbitzua, enpresa bat sortzeko aukera baloratzen ari diren ikasleentzat. Ekimen honek, e-maila bidez edo bertaratuta, etorkizuneko enpresa sortzearen gaineko zalantzak eta kontuak argitzeko ildoa eskainiko du.

  • XHTML 1.0 validado
  • RSS 2.0 validado
  • CSS validado