BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
Logotipo DEMA
foto2.jpg

Enlace al centro de recursos Kontratugilearen profilera sarrera

empleo2.0 euskera

DEMASORTU programaren logoa

DEMAABIARAZI programaren logoa

DEMAINDARTU programaren logoa

logeuskepreconcursal

DEMAINDARTU programaren logoa

 

Bizkaiko 18 gaztek jaso dute "ENPRESARI" saria aurkeztutako hamar enpresa-proiektuengatik.

• Aurten 50 proiektuk parte hartu dute, baina guztira 246 ideia izan dira, Bizkaiko LHko 24 zentrotako 126 ikaslek eta 36 irakaslek eman dituztenak.

• Ekonomi Sustapen Foru Sailak eta Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak-DEMAk antolatzen dute Enpresari sarien lehiaketa hau. Helburua da gazte ekintzaileek euren negozioa edo enpresa sortzea eta orduan laneratzeko aukera izatea.

• Enpresari sariak duela 10 urte sortu ziren. Harrezkero 5.000 ikaslek baino gehiagok aurkeztu dute negozio-idearen lehiaketan, eta mila ikaslek baino gehiagok bihurtu dituzte idea horiek enpresa proiektu.

img_3312
Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak-DEMAk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak “Enpresari” izeneko enpresa ideien eta proiektuen lehiaketa berria –hamargarrena- egin dute Bilbon.

Bizkaiko 18 gaztek jaso dute saria hainbat jarduera ekonomikori (aisia, energia berriztagarriak, metala, automozioa, ostalaritza, zerbitzuak, abeltzaintza eta ikus-entzunezkoak) lotutako 10 proiektu aurkeztu dituztelako.

Aldundiko Azpiegituretarako eta Jakintzaren Kudeaketarako zuzendari den Gorka Estebezek eta DEMAko zuzendari Idoia Agirrek azaldu bezala, deialdi honetako proiektu batzuk laster enpresa bihurtuko dira.

Lehenengo saria “INAR” izeneko proiektuak jaso du. Proiektu hau San Jorge Lanbide Heziketako Zentroan egin da eta argiztapen sistema eraginkorrak eta ekologikoak jartzeko eta horien gaineko aholkularitza emateko jarduera proposatzen du. Bada, proiektu hau dagoeneko enpresa bihurtzeko lehenengo urratsak ematen dabil.

Ekimen horrekin batera beste hiruk ere jarriko dute laster enpresa martxan, eta beste bik epe ertainera sortuko dute enpresa. “Horixe da –Aldundiko arduradunen esanetan- eman daitekeen saririk onena, ideiak errealitate bihurtzea eta bide horretatik lanpostuak sortzea”.

Lehenengo hiru sarietan 1.500, 1.200 eta 1.000 euro eman dira; laugarren saritik hamargarren sarira artekoei 500 euro eman zaizkie; gainerakoek, parte hartutako ideia guztietatik berrogeita hamarreraino betiere, diploma jaso dute.
246 proiektu aurkeztu dira hamargarren lehiaketa honetan, baina horietako 50 bakarrik hautatu dira Enpresari lehiaketa berri honetako finalean sartzeko eta, ondorioz, hiru hilabetean zehar euren ideiak garatzeko. Bizkaiko LHko 24 zentrotako 126 ikaslek aurkeztu dituzte 50 lan horiek, 36 irakasleen laguntzarekin.

Aldundiko arduradunen esanetan hiru hilabete horiek erabakigarriak izan dira “prestaketa fasean zeudelako”. Bada aldi horretan DEMAk aholkularien laguntza eskaini die ikasleei; aholkulari hauek orientazioa eta laguntza eman dizkiete, aldizka ikasle eta irakasleekin bildu dira eta negozio-plana gauzatzeko une bakoitzean zein urrats eman behar zuten azaldu diete. Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan hasi zen laguntza hori eta fase batzuk igaro ostean finala heltzean amaitu da.


Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak, DEMA Agentziaren bitartez, sustatzen du Enpresari programa, Bizkaiko prestakuntza zentroetan sormena bultzatzeko eta ekintzaileak sustatzeko. Xede horrekin, hain zuzen, zentroei irakaskuntza sendotzeko kalitatezko programa eskaintzen zaie: ikasleen artean kultura ekintzaileari heltzeko eta bide hori bultzatzeko.

Ideien lehiaketaz gainera dibulgaziozko jardunaldiak eta tailerrak egiten dira, gazteak enpresak bisitatzera eramaten dira, irakasleentzat ekintza zehatzak prestatzen dira...

Programa abian den hamar urte hauetan zehar bost mila ikaslek baino gehiagok aurkeztu dute negozio-ideiaren bat lehiaketan, eta mila ikaslek baino gehiagok bihurtu dituzte ideia horiek enpresa proiektu. Halaber, Bizkaian prestakuntza zikloak ematen dituzten ia zentro guztiei lagundu zaie eta zentro horietako 150 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute zuzenean ekimenean.

  • XHTML 1.0 validado
  • RSS 2.0 validado
  • CSS validado