BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
Logotipo DEMA
foto1.jpg

Enlace al centro de recursos Kontratugilearen profilera sarrera

empleo2.0 euskera

DEMASORTU programaren logoa

DEMAABIARAZI programaren logoa

DEMAINDARTU programaren logoa

logeuskepreconcursal

DEMAINDARTU programaren logoa

fondo socenpresari


Informazioa


Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailaren menpe dagoen Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentzia (DEMA) 1988tik ari da Bizkaiko Lanbide Heziketako eta Trebakuntza Zikloetako ikasle gazteak babesten, enpresa-proiektuen garapena ahalbidetzen duten eta, ondoren, proiektu horiek abian jartzeko aukera ematen duten programen bitartez. Aurtengo deialdira 209 enpresa-ideia aurkeztu dira, eta 492 parte-hartzailek defendatuko dituzte. Horietatik, 50 hautatu dira, eta martxoaren 27ra arteko epea izango dute ideia hori lantzeko eta Enpresari Programako sariak eskuratu ahal izateko.

Astelehena, 2009(e)ko Urtarrilaren 19a

Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailaren menpe dagoen Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak (DEMA) Bizkaiko Lanbide Heziketako eta Trebakuntza Zikloetako ikasle gazteen 50 enpresa-ideia aukeratu ditu. Ideia horiek enpresa-proiektu bihurtzeko eta Enpresari Programak ematen dituen sarietakoren bat lortzeko aukera dute.
Aurtengo deialdira 209 enpresa-ideia aurkeztu dira, 492 parte-hartzailek defendatuta (312 mutil eta 180 neska). Horietatik guztietatik, berrogeita hamar aukeratu dira, beraien egileek garatu ditzaten eta proiektuak amaitu ditzaten. Garatu beharreko ideien artean sektore guztietako jarduerak daude, baina, ideia kopuruari erreparatuta, ostalaritza sektorea, aisialdia, elektronika eta elektrizitatea, haurrentzako eta hirugarren adinekoentzako zerbitzuak, osasuna eta estetika gailentzen dira, bai eta beste enpresa batzuetarako zerbitzuak ere.

Enpresari lehiaketaren barruan, martxoaren 27ra arteko lan-fasea dago. Egun horretan, aukeratutako taldeek euren proiektuak eginda eman beharko dituzte. Denbora-tarte horretan, DEMAk aholkulari talde bat jarriko du ikasleen esku, laguntza izan dezaten orientazio eta jarraipeneko tutoretzetan.
Programari amaiera emateko, proiektuak aurkeztu eta defendatu behar dira, eta, ondoren, diplomak eta sariak banatzeko ekitaldia egingo da. Aurtengo deialdian, hauek dira sariak: 1.500 euro, 1.200 euro eta 1.000 euro lehenengo hirurentzat, eta 500 euro laugarrenetik hamargarrenerako postuetan geratutako bakoitzarentzat. Gainera, euskaraz aurkeztutako proiektu sarituei 400 euroko plusa emango zaie; modu horretan, parte-hartzaile euskaldunak proiektuak euskaraz egitera bultzatu nahi dira.

Enpresa bat sortzea

1998tik, DEMAk babestu egiten ditu Bizkaiko Lanbide Heziketako eta Trebakuntza Zikloetako ikasle gazteak, enpresa-proiektuen garapena ahalbidetzen duten eta, ondoren, proiektu horiek abian jartzeko aukera ematen duten programen bitartez. “Gaur egun pisu espezifiko handia duten enpresak ekintza mota honen babespean sortu ziren. Lanbide Heziketako eta Trebakuntza Zikloetako ikasleei enpresa bat sortzeko aukera ematea da lehiaketa honen helburua, laneratzeko eta euren garapen pertsonalerako alternatiba baliagarri gisa. Era berean, gazteen eta irakasleen artean enpresaren inguruko kultura hedatzeko helburua ere badu”, adierazi zuen Eusebio Larrazabal Lan eta Trebakuntza diputatuak.
Fase hori gaindituta, behin betiko fasera hamar proiektu baino ez dira helduko. Azken proiektu horiei dagokienez, DEMAk orientazio zerbitzua eskainiko die negozio-ideiaren bat dutenei (Dema Sortu programa), eta laguntza ekonomikoen zerbitzua ere eskainiko du negozioa martxan jartzeko (DEMA Abiarazi).


Beraz, enpresa-kultura sustatzen da eta proiekturik onenak saritzen dira, espiritu ekintzailerik handiena eta enpresa-mundura bideratutako gaitasunen garapenik onena erakusten duten parte-hartzaileak aintzat hartuz. Era berean, enpresak sortzeko balioko luketen ideiak piztu nahi dira; lan-irtenbide posible gisa, gazteei enpresa bat sortzeak esan nahi duenari buruzko ikuspuntu praktikoa eskaini nahi zaie; eta, azkenik, ikastetxeen, DEMAren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailaren arteko lankidetza sustatu nahi da.

  • XHTML 1.0 validado
  • RSS 2.0 validado
  • CSS validado