BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
Logotipo DEMA
foto2.jpg

Enlace al centro de recursos Kontratugilearen profilera sarrera

empleo2.0 euskera

DEMASORTU programaren logoa

DEMAABIARAZI programaren logoa

DEMAINDARTU programaren logoa

logeuskepreconcursal

DEMAINDARTU programaren logoa

Bizkaiko Foru Aldundiak DEMAren 20. urteurrena ospatu du, Bizkaia Ekinez sariak emanez

José Luis Bilbao ahaldun nagusia buru izan da Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailaren mendeko DEMA Garapena sozietatearen sorrera ospatzeko (orain 20 urte sortu zen) egin den ekitaldian. Epe horretan, DEMAk Bizkai osoko 671 enpresari lagundu die; enpresa horien sorrerari esker, guztira, 3.012 enplegu sortu ziren. Orotara, ehuneko 90ek lortu dute irautea. Horrez gainera, Bizkaia Ekinez sariak eman ziren ekitaldi horretan. Guztira, 15 enpresak jaso zuten saria. Enpresa horiek bost kategoriatan zeuden banatuta, eta kategoria bakoitzean hiru sari eman ziren.

Bilboko Euskalduna Jauregiko auditoriumean ospatu zen Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailari atxikitako DEMA Garapena sozietatearen hogeigarren urteurrena. Ekitaldian, besteak beste, José Luis Bilbao ahaldun nagusia eta Eusebio Larrazabal Lan eta Trebakuntza Saileko foru diputatua aritu ziren buru.

Gutxi gorabehera mila pertsona bertaratu ziren ekitaldi honetara, urteurrena ospatzera. Bizkaia Ekinez sariak eman ziren ekitaldi horretan. Guztira, 15 enpresak jaso zuten saria edizio honetan. Enpresa horiek bost ataletan zeuden banatuta, eta kategoria bakoitzean hiru sari eman ziren.

DEMA herri onurako erakundea da, eta, 1989. urtean sortu zenetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailari atxikita dago.  Guztira, 35 bazkide ditu; bazkide horiek erakunde publikoak eta pribatuak dira.

Abiarazi zenetik, DEMAk Bizkai osoko 671 enpresari lagundu die; enpresa horien sorrerari esker, guztira, 3.012 enplegu sortu ziren, eta, orotara, ehuneko 90ek lortu dute irautea. Eta dena Bizkaiko Lurralde Historikoaren barruan. Guztira, 4.682 eskabide jaso dira eta 1.571 proiekturi eman zaie laguntza.

Jarduera-sektoreei dagokienez, sortutako enpresa gehienak zerbitzu-sektorekoak dira. Enpresa horiek batez besteko inbertsioa 80.000 eurokoa da, eta batez beste 5 langile dituzte.

Erreferente enpresa arloan

Aurrekoez gainera, ekitaldi honek Bizkaia Ekinez sariak emateko balio izan zuen. Sari horien bidez, beren esfortzu eta lanari esker enpresa arloan erreferente bihurtu diren pertsona, talde, enpresa eta/edo erakundeak omendu nahi dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lan eta Trebakuntza Sailak, bakoitza bere kategorian.

Horiek horrela, “Sustraia” saria ibilbide profesional aintzatetsia duten eta beren esfortzu eta lanari esker enpresa bat sendotu duten enpresaburuentzat da. Edizio honetan, Zallan dagoen Calderería Mañes familia-enpresak lortu zuen saria. Egoin Zurezko Eraikuntzak eta Aragón Alquiler de Maquinaria SA izan ziren finalistak.

“Adore” saria krisian dagoen enpresa bat berpiztu duten edo beren inguruan lanpostuak mantendu edo sortzeko aukera eman duten proiektuak abiarazi dituzten langabezientzat da. Eraikinen garbiketan espezializatutako Galdakao Garbiketak enpresak lortu zuen saria.   CEDYC informazio-teknologien aholkularitza eta Onexit Idatec enpresa (morteroen eta eraikuntza-gaien fabrikazioa) izan ziren finalistak.

Innoprot enpresak eskuratu zuen “Gaztedi” saria. Enpresa hori EHUren Leioako campusean dago eta farmakoen ebaluazioa eta garapena egiten du. Sari horren bidez, urte bat edo biko ibilbidea duen enpresa bat abiarazi duten eta hazkuntzan zein enpleguaren sorreran maila nabarmena lortu duten gazte ekintzaileen (30 urte arte) lana aintzatesten da. Urgarbi Servicios Ambientales SL enpresa eta Manah-Mana enpresa-berrikuntzarako aholkularitza izan ziren finalistak.

Gainerako sariak

Ekintzailetzaren arloan diharduen Bizkaiko erakunde baten laguntzaz bideragarritasun maila altua eta etorkizunean arrakasta lortzeko oinarri sendoa dituen negozio-plan bat garatu duen pertsonarentzat edo pertsona-taldearentzat da “Argia” saria. Edizio honetan, Motorrak fabrikatzen, konpontzen eta saltzen espezializatutako Independent Motorcycle (Doctor Stylo) de Barakaldo.  Coffebreak enpresak lortu zuen saria eta Akelarre Hotel gazteentzako aterpetxea izan ziren finalistak.

Azkenik, Erandioko Ategorri Tartanga Zentroak eskuratu zuen “Erein” saria. Ikasleak enpresak sortzera orientatu eta sentsibilizatzeko lan handia edo nabarmena egin duen pertsona, talde edo zentroarentzat da sari hori.

Irabazle guztiek eskultura eta saria egiaztatzeko diploma jaso zituzten.

  • XHTML 1.0 validado
  • RSS 2.0 validado
  • CSS validado