BIZKAIKO ALDUNDIAK ENPRESARI SARIAK BANATU DIZKIE BIZKAIKO 21 GAZTERI, BERAIEN ENPRESA PROIEKTUAK SARITZEKO

Oraingo deialdian 209 talde aurkeztu dira eta, horietatik, 50 proiektu aukeratu dira. Guztira Bizkaiko Lanbide Heziketa eta Prestakuntza Zikloak dituzten 28 zentrotako 114 ikaslek eta 41 irakaslek hartu dute parte. Bizkaiko foru erakundeko Lan eta Trebakuntza Sailaren menpe dagoen Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentzia (DEMA) arduratzen da sari honetaz. Horren helburua da gazte ekintzaileei lan merkatuan sartzeko aukera ematea, horretarako nork bere negozioa edo enpresa sortuta.
Osteguna, 2009(e)ko Maiatzaren 7a
Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailaren menpe dagoen Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak (DEMA) Enpresari programaren zortzigarren edizioari dagozkion sariak banatu ditu gaur. Ekimen honen helburu nagusia da Lanbide Heziketako eta Prestakuntza Zikloetako Bizkaiko ikasleei, nork bere negozioa edo enpresa sortuta, lan merkatuan sartzeko aukerak ematea.DEMAko zuzendari-gerente Idoia Agirre arduratu dira sariak hamar proiektuak egin dituzten 21 gazteei (13 mutil eta zortzi neska) banatzeaz. Lehenengo hiru sailkatuentzako saria 1.500, 1.200 eta 1.000 eurokoa izan da, hurrenez hurren. Laugarrenetik hamargarrenera, 500 euro jaso dituzte eta gainerakoek, diplomak eta opariak. Bi hilabeteko azken fase honetan beraien proiektuak egin dituzten Bizkaiko 28 hezkuntza zentroetako 114 ikasleek eta 41 irakasleek jaso dituzte sari horiek.
Edizio honetan aurkeztutako 209 enpresa-ideien artean aukeratutako 50 taldeek egin dituzte beraien proiektuak.
“DEMAk aholkularien laguntza eskaini du. Aholkulari horiek orientazioa eta laguntza eman dizkiete partaideei; aldiro bildu dira ikasle eta irakasleekin, eta une jakin bakoitzean eman behar ziren urratsak azaldu dizkiete. Lan hau ikasturtearen lehen hiruhilekoan hasi zen eta faseak eta kanporaketak gainditu ditu, amaiera honetara iritsi arte” nabarmendu zuen Eusebio Larrazabalek.
Sektore ezberdinak eta euskara
Saria jaso duten proiektuetatik hiru aisialdiko jardueren ingurukoak dira; beste bi, energia berriztagarriei buruzkoak, eta, gainerakoek elektrizitatea, nekazaritza (ernatuen ekoizpena), elikadura eta osasuna, ostalaritza eta ikus-entzunezkoak landu dituzte. “Garrantzitsuena da proiektu horietatik lauk laster martxan jarriko dituztela beraien enpresak, eta, beste bik, epe ertainera egiteko asmoa dutela” esan du Idoia Agirrek.
Nabarmentzekoa da ere, lehenengo aldiz, 400 euroko plus bat eman zaiola euskaraz aurkeztu eta saria lortu duen proiektuari. Kasu honetan, Gorka Floresek eskuratu du. Otxarkoagako prestakuntza zentrokoa da eta Erreka Untzia aisialdiko jarduerei buruzko proiektuarekin lortu du saria.
Lan eta Trebakuntzako diputatuak esan du, Enpresari programa martxan jarri zenetik (2001eko urria), 263 enpresa-proiektu egin direla eta horien garapenean 800 ikasle baino gehiago izan direla parte hartu dutenak eta, horrela, enpresa bat sortu nahi denean, eman beharreko urratsak, aztertu beharreko aldagaiak eta ideia baten aukerak aztertzeko erak ikasi dituztela. Programa honen arrakastaren gakoa herri erakunde baten (Bizkaiko Foru Aldundia), irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza dela azpimarratu du.
1988an sortu zenetik, DEMA Bizkaiko Lurralde Historikoan prestakuntza zikloak ematen dituzten sare publiko eta pribatuko lanbide heziketako 70 zentroetatik 67 ikastetxerekin aritu da lankidetzan.
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.













