Bizkaiko Foru Aldundiaren Demasenior programara jo zuten pertsona langabetuen %40k enpresa bat sortu nahi dute
Demasenior programaren lehenengo fasean, Enpresaren Sorrera eta Garapena Laguntzeko Elkarteak (DEMA), Bizkaiko foru erakundearen Lan eta Trebakuntza Sailaren menpe dagoenak, langabezian dauden 64 zuzendari ohiekin egin du lan; 40 negozio-plan garatu dituzte. Bi hiletan, parte-hartzaileen ehuneko 40 lan-merkaturatzeko bidean daude, ziur aski enpresa bat sortuz.
Demasenior programaren bosgarren edizioa Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailak babesten du, bere Enpresaren Sorrera eta Garapena Laguntzeko Elkartearen (DEMA) bitartez; jada hasi da datu itxaropentsuak ematen. Edizio honetan aukeratutako 64 pertsona langabetuetatik, ehuneko 40k buruan dauka berriro lan-merkaturatzea, ziur aski enpresa bat sortuz. 916 dei jaso ziren, eta 604 pertsona etorri ziren bat ezarritako perfilarekin. Horiekin 130 hitzordu egin ziren, azken hautaketara iritsi arte.
Demasenior programaren lehen fasea amaitu ondoren, DEMAko langileek aukeratutako 64 pertsonekin egin dute lan, 32 pertsonatako bi taldetan banatuta; egoera pertsonala desblokeatzeko metodologia ezarri da, eta bigarren faseari eman zaio hasiera. Bertan, programako parte-hartzaileek enpresa-ideia bat aurkeztu dute, DEMAren aholkularitza eta finantzaketa arloko laguntzekin enpresa edo enpresa-negozio bihurtzeko asmoz.
Hamalau negozio-plan
Guztira 14 negozio-plan garatzen ari dira, eta, gainera, beste hamar parte-hartzaile euren negozio-ideia definitzen ari dira hasierako fase batean. “Emaitzak baloratzeko azkarregi den arren, esan daiteke bi hiletan bakarrik lortu dela parte-hartzaileen ehuneko 40 lan-merkaturatzeko bidean egotea, euren enpresa sortuta. Espero dugu portzentaje horrek gora egitea, aurreko edizioetako esperientzietan programak emaitza hobeak izan ditu eta”, adierazi zuen Idoia Agirrek, DEMAko zuzendariak.
Euren bizitza profesionalaren ibilbidean, enpresek kontratatutako zuzendari izan ziren pertsona langabetu horiek euren enpresen jabe bihurtu daitezke. “Hiru hile arinago, inork ere ez zuen uste aldaketa hori posible zenik”, esan zuen Agirrek. Hain epe laburrean, jarduera oso desberdinen negozio-planak garatzen ari dira: marketing aholkularitza, enbalajeak, merkaturatzea, industria-diseinua, erretiroak, asfaltatze-enpresak, zerbitzu turistikoak…
Foru apustua
“Demasenior Bizkaiko Foru Aldundiaren apustua da, Bizkaiko enpresa-sarea sortu eta finkatzea sustatzeko politikaren lerrotik. Bere helburua, langabezian dauden eta Bizkaian erroldatuta dauden 40 urtetik gorako zuzendariak edo ardura-lanpostuak izan dituzten pertsonak berriro merkaturatzea bilatu, sustatu eta lortzea da, bakoitzak bere enpresa sortuz”, esan zuen Eusebio Larrazabal Lan eta Trebakuntza Saileko diputatuak.Demasenior-en informazio-saioak eta jokabidea aztertzeko norbere metodologia aplikatzekoak egiten dira. Lau asteko iraupena dute, eta ondoren banakako kontsultoretza bat. Era berean, 21.000 eurora arteko laguntza ekonomikoa ere bermatzen da.
Demasenior-en aurreko lau deialdietan, ehun parte-hartzaile inguru aukeratu ziren, eta 42 enpresa sortu ziren.
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.













