BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
LANETIK KANPOKO PRAKTIKAK ENPRESETAN
Aplikatu beharreko araudia
Modu subsidiarioan:
- 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Gizarte Segurantzan sartzeko mekanismoen aplikazioari buruzkoa.
- 395/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, enplegurako lanbide heziketaren azpisistemari buruzkoa.
Xedea eta definizioa
Dekretuaren xedea prestakuntza bai, baina lan munduan esperientziarik ez duten gazteen lanetik kanpoko praktikak arautzea da enpresetan.Enplegu Zerbitzu Publikoen laguntzaz, enpresek akordioak sinatu ahalko dituzte gazteekin, lanetik KANPOKO praktikak egiteko.
Hartzaileak
A. Gazteak
- 18 eta 25 urte bitartekoa izatea.
- Unibertsitate titulu ofiziala, lanbide heziketako titulua (erdi-maila edo goi-maila) edo profesionaltasun ziurtagiria izatea.
- Jarduera berean hiru hilabetetik gorako lan harremanik edo bestelako lanbide esperientziarik ez izatea (ez dira kontuan hartzen tituluak edo ziurtagiriak eskuratzeko egiten diren praktikak).
- Laguntza beka jasoko dute. Haren zenbatekoa une bakoitzean indarra duen hileko IPREMaren % 80koa izango da, gutxienez.
B. Enpresak
- Praktikak enpresaren lantoki batean garatuko dira, tutore baten zuzendaritza eta ikuskapenpean.
- Enpresak akordioa sinatuko du praktika garatuko duen pertsonarekin. Bertan praktikaren eduki zehatza, iraupena, lanaldiak eta ordutegiak, lantoki zehatza, tutoretzen sistema eta jasoko duen ziurtagiria zehaztuko dira.
- Praktikaren amaieran ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Horretan egindako praktika, haren edukia, iraupena eta egite aldia adierazi beharko dira.
- Lankidetza hitzarmena: Enpresak hitzarmena egingo du Enplegu Zerbitzu Publikoarekin. Bertan lehenengo hautaketaren prozesua, praktiken edukia, praktikekin batera emango den prestakuntza, iraupena eta ebaluazioen eta tutoretzen sistema aipatuko dira, beste eduki batzuen artean.
- Enpresarako kostua: hileko bekaren ordainketa, indarra duen hileko IPREMaren % 80koa dena (2011n, 426 euro hilabeteko). Lan harremanik ez dagoenez, ez dago kostu gehiago.
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.













