Aldundiaren eta Demaren arteko lankidetza hitzarmena Bizkaian enpresak sortzeko eta finkatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Kontseiluaren bileran onartu du DEMA Elkartearekin lankidetza hitzarmen berria egitea, enpresak sortu eta finkatzeko ekintzak abiarazteko xedearekin. Eratu zenetik, 1989. urtean, gaur egunera arte, DEMAk 2.500 proiektu baino gehiago garatzen lagundu du eta 1.300 ETE baino gehiago sortzen. Aurtengo xedea beste 200 enpresa berri sortzen laguntzea da.
Sustapen ekonomikoko Sailak eta DEMA enpresa garapenari laguntzeko elkarteak lankidetza hitzarmen berria sinatuko dute geure lurralde historikoan enplegagarritasuna hobetuko duten ekintza bateratuak kudeatzeko eta ETE berriak sortzea eta finkatzea erraztuko dutenak.
Gobernu kontseiluaren bileran onartutako erabakiak aurtengo ekitaldian 2.300.000 euro izango ditu.
Hitzarmen honetan sartutako jardueren artean honakoak daude:
Enpresa kultura hedatzeko ekintzak garatzea, sustatzea eta sentsibilizatzea, ETEak sortu eta sendotzeko eta Bizkaiko pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko; tailerrak LH zentroetan…
Elkarte honek egiten dituen programa nagusiak eta Foru erakundearen laguntza izaten dutenak hauek dira:
Enpresari:gazte bizkaitarren artean ekimena sustatzeko.
DEMAsortu:enpresa-proiektuak sortu eta abian jartzea sustatzeko.
DEMAabiarazi: 2 urte baino gutxiagoko jarduera duten ETEak ezartzeari laguntzeko.
DEMAindartu: bi urte baino gehiagoko jarduera duten Bizkaiko ETEen lehiakortasunari eta jarraipenari laguntzeko.
DEMAsendian: Bizkaiko famili enpresen lehiakortasuna sustatzeko, gobernagarritasuna eta jarraipena ondorengotza prozesuetan.
Horrez gain, krisiarengatik kaltetuen izan diren kolektiboei irtenbidea emateko helburuarekin, DEMAk LAN AUTONOMOAREN PLAN OSOA abiarazi du, kolektibo honen sortze eta finkatzeko.
DEMA balantzea
Eratu zenetik, 1989. urtean, gaur egunera arte, DEMAk 2.500 proiektu baino gehiago garatzen lagundu du eta 1.300 ETE eta 2.500 enplegu baino gehiago sortzen. Azken hamar urteetan, Bizkaiko LH zentroetako 5.000 ikasle gazte baino gehiagoren artean sustatu da ekimena eta horietatik 1.000 baino gehiagok euren enpresa ideia enpresa proiektu bihurtu dute.
Bakarrik 2010. urtean, 155 proiektutan eta 135 enpresa berrien sorreran parte hartu du, batik bat autonomoak. Euren lanpostua sortzeaz gain, beste lanpostu gehigarri batzuen sorrerari lagundu dio zuzenean eta zeharka.
Era berean, DEMAindartu eta DEMAsendian programak abiarazi zirenetik 2008an, Bizkaian 45 ETE finkatu dira, 700 langile ingururi lana ematen diotenak. 2010ean zehar enpresa horietako 10ekin lan egin da, 110 pertsonen lanpostua zuzenean eta besteren batzuena zeharka.
2011 Xedea: 200 enpresa berri
Ekitaldi honetarako, elkarte honek 200 enpresa berri sortu nahi ditu eta Lurralde Historikoko 30 ETEen finkatzeari eta/edo jarraipenari laguntzea. Bere helburuetako bat Enpresari programaren beste deialdi batean lan egiten jarraitzea da eta bide batez, lanbide heziketako ikasleen 250 enpresa-ideia baino gehiagoren aurkezpena sustatzea.
Gainera, 2011 urtean zehar, DEMAk lan orientaziorako 200 tailer eskainiko ditu 2.0 tresnak erabiliz eta Bizkaiko LH zentroekin elkarlanean. Horren helburua gazteen enplegagarritasuna hobetzea da, eurak baitira egun krisiak eragindako langabezia-tasa altuena dutenak.
Duela gutxiko erronketako bat 2011n –Foru Aldundiaren enkarguz egiten ari den moduan orain dela bi urtetik ona- “Prestik 2011. Enplegu eta Prestakuntza Azoka” arrakastatsuaren hirugarren azokaren koordinazioa da.
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.













