PRESTIK-EN LEHENENGO EDIZIOAREN BALANTZE ONA
PRESTIK/Gazteriarentzako Lan eta Trebakuntza arloko Erakusketaren lehen edizioa apirilaren bukaeran, Euskalduna Jauregian, ospatu zen. Edizio horretan 5.000 gazte izan ziren eta zuzenean jaso ahal izan zuten enpresek eta trebakuntza arloko zentroek ziklo pedagogiko-teknikoei eta erakusketan izan ziren zenbait korporaziok lan-arloan dituzten beharrei buruzko informazio zehatza, 47 standen bidez. 
PRESTIK 2009 antolatu duten erakundeek eta instituzioek jaso dituzten iradokizunek erakusten digutenez, unibertsitate arloari dagokion informazioa zabaldu eta hobetu behar da, eta ezaugarri berezi hauek dituen Erakusketari jarraipena emateko konpromiso sendoa hartu behar dugu.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gazteriarentzako Lan eta Trebakuntza arloko Erakusketan izan diren hiru sailen bitartez (Kultura, Lan eta Trebakuntza eta Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak), orientatzaileek, irakasleek eta gurasoek adierazi duten balorazioa erabat positiboa izan dela egiaztatu dute, horrez gain, eta bereziki, administrazioen eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren emaitza den lehenengo ekimen horrek izan duen harrera ezin hobea egiaztatu du; izan ere, hainbat eta hainbat ikasle izan dira Foru Aldundiak PRESTIK Erakusketan jarria zuen standeko informazio-guneetatik.
Azpimarratu beharrekoa da hainbat kontsulta egin direla PRESTIKen ordezkaritza zuten 6.000 bat enpresen oraingo eta inoizkotarako lan-beharrizanei buruz, Erakusketan standak eduki dituzten industri korporazioen eta zerbitzu-enpresen ordezkariek adierasi dutenez.
PRESTIK 2009 amaitu zen, baina konpromiso hau bereganatu du: Erakusketa hau sustatu duten erakunde-sektore eta ekonomia eta irakaskuntza alorretako sektore guztiek arlo hau hobetzea eta arestian aipatu gidalerro guztiei jarraipena ematea; hain zuzen ere, José Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak berretsi egin zuen gogo bizi hori, ezen, adierazi zuenez, “Jardunaldi hauen oinarrizko helburu bakarra ondokoa da eta izango da: lan-merkatuan ahalik eta eragin handiena izatea, gure gazteek Bizkaian kalitatezko lana eskuratu ahal izan dezaten”.
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.













