BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
“Lotu dena ondo” erakusketan 1.700 pertsona baino gehiago izan dira
Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak antolatu du, DEMA (Enpresak Sortuz eta Garatuz) erakundearen bidez. Bizkaiko Lanbide Heziketako eta Prestakuntza Zikloetako ehundaka ikasle eta irakasle izan dira bertan, ekintzailetza sustatzeko asmoz. Julián Estrada Santurtziko Kantauri Axular zentroko ikasleak, ¡Pod Touch bat jaso zuen erakusketari buruzko galdera batzuk zuzen erantzun zituelako.
Ekitaldiko bideoa eta argazkiak
Enpresari 2007-08 lehiaketaren 10 proiektu irabazleez gain, erakusketan, batetik, Bizkaian sortutako ideiak jasotzen dituzten bi panel egongo dira, eta, bestetik, DEMArekin zerikusia duten hainbat enpresaren 14 panel (enpresa horiek elkarrengandik desberdinak dira bai jardueran, bai tamainan, baita antzinatasunean ere). Helburua da bisitariei erakustea zein nolako bidea egin behar den ideia bat sortzen denetik ideia hori enpresa baten sorreran gauzatu arte.


“Lotu dena ondo” erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egon da ikusgai azaroaren 17tik abenduaren 12ra bitartean. 1.719 pertsona izan dira bertan, horietatik 1.350 Lanbide Heziketako eta Prestakuntza Zikloetako ikasle eta irakasleak, 34 zentrotatik eta Bizkaiko 14 herritatik etorriak. Gainontzekoak, 369, kanpoko bisitariak izan dira.
“Lotu dena ondo” erakusketan, Enpresari 2007-2008 lehiaketa irabazi zuten hamar proiektuak egon dira ikusgai; panel bi Bizkaian jaiotako enpresa-ideiekin, eta 14 panel DEMArekin lotutako enpresenak, eta Lanbide Heziketarekin lotutakoak. Jarduera, tamaina eta antzinatasun desberdinekoak izan dira lanak.
Kultura ekintzailea
Ekimen honen xedea, bisitari guztiei honako hau erakustea zen: “enpresa-ideia batek, sortzen denetik enpresa batean gauzatzen den arte jarraitu behar duen bidea edo ibilbidea. Azken finean, kultura ekintzailea sustatzea Bizkaiko Lanbide Heziketan eta prestakuntza zikloetan.” Horixe adierazi zuen Lan eta Trebakuntzako diputatuak, Eusebio Larrazabalek, erakusketaren balantzea egiterakoan.
Ibilbidea amaitzeko, ikasleek bideo bat ikusi zuten. Bideoan, Unai Basurko, Mirian Ocariz, Óscar Guinea eta Izaskun Astondoa bezalako ekintzaileek euren esperientziaz hitz egiten dute, eta gomendio batzuk ematen dituzte enpresa-ekimen bat bezalako erronkak arrakastaz aurrera eramateko.
Erakusketa, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak DEMA (Enpresak Sortuz eta Garatuz) erakundearen bidez antolatutakoa eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutakoa, aipatutako foru Sailak sustatzen duen Enpresari programaren barruan sartzen da.
Erreproduzitzaile eramangarri baten irabazlea
“Erakusketara joan ziren guztien artean lehiaketa bat egin zen; erakusketaren gaiarekin lotutako galdera batzuen erantzun zuzena igarri behar izan zen” –adierazi zuen Idoia Agirrek, DEMAko zuzendari kudeatzaileak.
Ondoren, zozketa egin zen proba gainditu zuten guztien artean, eta irabazlea Julián Estrada Santurtziko (Bizkaia) Kantauri Axular zentroko ikaslea izan zen. Ikasleak, ¡Pod touch bat irabazi zuen (argazki, soinu eta bideo digitalen erreproduzitzaile eramangarria, Applek diseinatua eta banatua).
Ekitaldiko bideoa
Ekitaldiko argazkiak
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.














