- Hasiera
- Ezagutu gaitzazu
- Nor gara
- Xedea eta eginkizuna
Xedea eta eginkizuna
Bizkaiko enpresa-ehunean sustatze-lanak egitea da DEMAren eginkizuna, enpresei sortzen eta sendotzen laguntzeko. Batez ere, enpresa txiki eta ertainak dira DEMAren eginkizunaren xedea.
Eginkizun hori betetzeko, DEMAk:
- Ezagutza erabilgarriak garatzen ditu, horiek jardunean aplikatzeko, DEMAren erantzukizunak behar duen bikaintasun-mailaz. Halaber, ezagutza hori erakundearen eginkizunaren xede direnen (ekintzaileak nahiz enpresak) esku jartzen du. Hori guztia jarraitutasunez egiten du, modu egituratuan, eta ikerketa-ildoak zuzenean lotuta daude DEMAren jarduerarekin.
- Enpresa-kultura sustatzeko jarduerak jorratzen ditu, pragmatika-irizpideei jarraituz. Horretarako, ekintzaile-profilaren ezaugarriak dituzten pertsonekin jarduten du lanean.
- Enpresa txiki eta ertainen sorrera bultzatzen du. Horretarako, ezagutza eta laguntza ekonomikoa ematen ditu, enpresa eratu eta abiarazi aurretiko faseetan; enpresa-aurreproiektuen edo negozio-ideien diagnostikoa egiten du; eta aktiboki aritzen da elkarlanean enpresaren diseinu-lanetan, enpresaren bideragarritasun-aldagaiak zorrotz zehazteko.
- Ezagutza eta laguntza ekonomikoa emanez, ETE-ekin kolaboratzen du, horien abiarazte-prozesuan, enpresaren bizitzako etapa garrantzitsu horretako berariazko zailtasunak gainditzen laguntzeko. Zailtasun horiek, hain zuzen, jardunbideko edo estrategiako gabezietan izan dezakete jatorria.
- ETE-en garapen-fasean parte hartzen du, horien lehiakortasun-mailak sendotzeko eta areagotzeko. Horretarako, ezagutza aditua eta berezitua jartzen du ETE-en zuzendarien esku, zuzendariek erakundearen estrategiako kudeaketa-prozesuei (berrikuntzaren / plangintzaren kudeaketa eta teknologiaren kudeaketa; internazionalizazioaren kudeaketa; familia-enpresetan zailtasunak gainditze aldera bideraturiko prozesuen kudeaketa; edota estrategiako edozein prozesu) ahalik "teknologia" onenarekin aurre egin diezaieten.




