
DEMA enpresa garapena
DEMA Enpresa Garapena
DEMA enpresa sorkuntza eta garapenerako agentzia da, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailaren menpekoa. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundia da DEMAren Zuzendaritza Batzordeko burua, eta bertako kide dira enpresa sektoreko zein heziketa sektoreko zenbait erakunde. Agentziaren helburua da Bizkaiko enpresa-egitura osatzen duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta finkapena sustatzea.
Bizkaiko foru erakundearen xedea ekonomiaren garapena sustatzea da, hau da, jarduera ekonomikoa sortzea, ondoren banatu ahal izango den aberastasuna sortzeko. Azken batean, biltzeko ereitea.
Programak
DEMAk hiru ildotan betetzen ditu bere jarduerak. Ildo horiek proiektuaren, ekintzailearen eta enpresak bizi duen unearen ezaugarrietara egokitzen dira. Finkatu nahi duen enpresa orok bete behar dituen hiru faseei egiten diete erreferentzia:
- DEMASORTU : negozio-ideia bat daukaten pertsonentzat.
- DEMAABIARAZI : abian jartzeko fasean dauden enpresentzat.
- DEMAINDARTU : dagoeneko ezarrita dauden enpresak sendotu eta hazteko.
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.











